50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B U R L A T A

Akats zuzenketa, Eraikinak zaharberritzeko 2004ko laguntzen udal ordenantzan

Eraikinak zaharberritzeko 2004ko laguntzen udal ordenantzan (2004ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, otsailaren 11n) akatsak badirela oharturik, behar diren zuzenketak ematen dira ondotik:

4. artikuluan (Laguntzak),

honela dioen tokian:

Udal honek ezarritako laguntzek hartuko dituzte aipatutako baldintza horiek betetzen dituzten jarduketa babesgarri guztiak, baldin eta obra gauzatzeko aurrekontua zati etxebizitza kopurua eginez, 2.000 eurotik goiti ateratzen bada, eta halakoetan dirulaguntza bat emanen du, aurrekontu horren % 5a egiten duena.

Honela behar du:

Udal honek ezarritako laguntzek hartuko dituzte aipatutako baldintza horiek betetzen dituzten jarduketa babesgarri guztiak, baldin eta aurrekontu osoa (zergak kanpo) zati etxebizitza kopurua eginez, 2.000 eurotik goiti ateratzen bada, eta halakoetan banakako dirulaguntzak ematen ahalko ditu, obra egiteko aurrekontu osotik etxebizitzaren erabiltzaile-jabe bakoitzari dagokion zatiaren %10a egiten duena, familiaren dirusarrera ponderatuak, PFEZrako aitortutakoak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak badira; edo %5a, lanbide arteko gutxieneko soldata bat eta soldata bat eta erdi bitartekoak badira.

Zuzenketa honek balio gabe uzten du 2004ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean martxoaren 1ean argitaratu zena.

Burlatan, 2004ko martxoaren 8an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0404205