50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

U K A R

Ukarko hirigintzako ordenantzaren aldaketa puntuala onetsirik

Ukarko Udalak, bi mila eta lauko otsailaren hamabian egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ukarko hirigintza arauetako ordenantzaren 61. artikuluari dagokion aldaketa puntuala. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horrek dirauen bitartean dokumentazioa Udalaren idazkaritzan egonen da aztergai, bidezko erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin.

Ukarren, bi mila eta lauko otsailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Sebastián Petrina Cía.

Iragarkiaren kodea: L0403469