50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E G U E S I B A R

Jaiotza-tasa handitu eta erroldatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2004ko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Jaiotza-tasa handitu eta erroldatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsi dela ulertuko da.

Eguesen (Eguesibar), bi mila eta lauko martxoaren batean. Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0403422