50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A L T S A S U

Behin betikoz onetsirik prezio publikoak aldatzeko espedientea, Altsasuko "Aita Barandiaran" zahar-etxearen udal patronatuaren 2004ko tarifak eguneratzeagatik

Altsasuko Udalak, 2003ko azaroaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen prezio publikoak aldatzeko espedientea, "Aita Barandiaran" zahar-etxearen udal patronatuaren 2004ko tarifak eguneratzeagatik.

Kontzeptua: Hitzartutakoak. Baliatzen direnak.

Hilabeteko kuota 2004an: G. Segurantzaren ebazpena. 655,10.

Onesteko erabakia 2004ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onesten da aipatutako ordenantza eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, bi mila eta lauko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0403451