50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

2004ko lan-egutegia eta lanerako balio gabeko egunak onestea

Fontellasko Udalak, 2004ko otsailaren 18ko osoko bilkuran, 2004ko lan egutegia onetsi zuen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileentzat, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren uztailaren 31ko 110/2003 Foru Aginduari (Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2004ko asteguneko jaien egutegia onesten du) jarraituz; orobat, Laneko Zuzendari Nagusiaren azaroaren 26ko 1015/2003 Ebazpenari (Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2004ko herriko festak ezartzen ditu).

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileek 2004ko astegunetan jai izanen dituzten egunak:

Urtarrilak 1, Urte Berri eguna.

Urtarrilak 6, Errege Eguna.

Martxoak 19, San Jose.

Apirilak 8, Ostegun Santua.

Apirilak 9, Ostiral Santua.

Apirilak 12, Bazko Biharamuna.

Maiatzak 1, Langileen eguna.

Irailak 2 eta 3, Errosarioko Ama Birjinaren festak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduak 6, Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduak 25, Eguberri eguna.

Lanerako balio gabeko egunak izanen dira 2004ko igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 8a, 9a eta 12a; maiatzaren 1a; irailaren 2a eta 3a; urriaren 12a; azaroaren 1a eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2004ko otsailaren 20an. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L0403336