50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Ordenantza fiskalak behin betiko onetsirik

Vianako Udalak ordenantza hauen aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2003ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran:

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hilerriko nitxoak alokatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak emateko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Herriko Alde Zaharrean sustapen pribatuaren bidez etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzeko ordenantza.

Vianako eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

Udalaren Kultur Etxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Erromesen aterpetxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Aldaketa horiek abenduaren 19an argitaratu ziren, 2003ko 160. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitaratu zirenetik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez, inork ereklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira, aldaketak eta guzti, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Jarraian aldatutako testua argitaratzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

1._ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifak

5. art. Tarifak kalkulatzeko, eskaera zein urtetan egiten den, aurreko urtean familia unitateak izandako dirusarrerak hartuko dira kontuan. Dirusarreratzat hartuko dira lanekoa, langabeziakoa, pentsioak, errentak, ondasun higiezin nahiz higigarriak, salmentak, kapitalaren etekinak.

Gero kasuan kasuko tasa aplikatzeko, hilabeteko errenta horrela aterako da:

_Familia unitateak kontzeptu guztiengatik urtean izandako dirusarrerak kontatuko dira.

_Hirilurraren eta landalurraren gaineko ondasunetan, katastroko balioaren ehuneko 3 kontatuko da. Azken bost urteetan aldaketak egon badira batez bestekoa aterako da. Ohiko etxebizitza kanpo egonen da.

_Familia unitatea semeek, suhiek, bilobek eta abarrek osatzen badute, horien dirusarreren ehuneko 50 kontatuko da.

_Dirusarreren zenbateko osoari zati hamabi hilabete eginen zaio, eta emaitza horri ere zatiketa eginen zaio familia unitateak dituen kideen arabera.

Hilabeteko tasak hurrengo taula honen arabera ezarriko dira:

165 bitarte _ _ _

166-198 13,58 3,39 6,76

199-232 23,78 6,76 13,58

233-265 33,97 10,20 20,40

266-297 44,17 13,58 27,21

298-330 54,37 17,01 33,97

331-363 64,62 20,40 40,79

364-397 74,82 23,78 47,61

398-463 85,01 27,21 54,37

464-529 95,21 30,60 61,19

530 baino gehiago 5,44 3,39 4,07

Tarifak kalkulatu dira hilabeteko 20 orduren gainean.

Eguneko, ordu gehiago edo gutxiago behar badira tarifa proportzioan aterako da.

Pertsonako eta hilabeteko dirusarreren zenbatekoa urtez urte eguneratuko da, Nafarroako aurreko urteko KPIaren arabera.

2._HILERRIKO NITXOAK ALOKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. eranskina

I. epigrafea.

Nitxo arrunta alokatzeko: 375 euro 20 urteko.

II. epigrafea.

Nitxo txikia alokatzeko: 240 euro 20 urteko.

III. epigrafea.

Panteoia alokatzeko: 2.045 euro 50 urteko.

3._ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUENA

I. eranskina

Pista alokatzeko:

Kanpokoak: 22,45 euro orduko.

Vianakoak: 15,00 euro orduko.

Pilotalekua alokatzeko:

Kanpokoak: 11,21 euro orduko.

Vianakoak: 7,44 euro orduko.

Mantentze-gimnasiarako kuota, 3. adinarendako:

Jubilatuak: 3,18 euro hilabeteko.

Jubilatu gabeak: 10,23 euro hilabeteko.

Gimnasioko kuota: 13,60 euro hilabeteko.

Aerobic-a (astean 2 egun): 20,45 euro hilabeteko.

Gazteendako dantzak (astean 1,5 ordu): 17,00 euro hilabeteko.

Umeendako gimnasia erritmikoa (astean 2 egun): 20,45 euro hilabeteko.

Karatea: 22,30 euro hilabeteko.

4._EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Eranskina

I._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak (mahai bat eta lau aulki).

Mahaitxoak. Mahaitxo bakoitzeko eta denboraldiko: 61,20 euro.

I.2. Festetako postuak eta barrakak:

Postuak, 3 metro lineal bitartekoak: 10,55 euro eguneko.

Postuak, 3 metro linealetik gorakoak: 16,90 euro eguneko.

I.3. Eremu publikoa obretarako okupatzea:

Metro karratuko eta egun bakoitzeko: 0,16 euro.

Fidantza: 68,70 euro.

I.4. Merkatu txikiak:

Postuko eta egun bakoitzeko: 6,55 euro.

5._AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. art. Ordenantza hau gobernatuko duten tarifak hauek dira:

I._Planoak.

Planoen kopia: egungo katastroa, arau subsidiarioak, bestelakoak: 0,65 euro.

Planoen kopia: Casañal: 1,35 euro.

II._Ziurtagiriak.

Sinplea: ordenagailua, errolda (bolanteak barne), JEZa, mugarik gabeko finkak: 1,50 euro.

Konplexua: mugak dituzten finkak.

Ziurtagiria: 1,50 euro.

Mugak dituen finka bakoitzeko: 0,65 euro.

III._Fotokopiak:

DIN A4 papera, orrialde batekoa: 0,20 euro.

DIN A4 papera, bi orrialdekoa: 0,25 euro.

DIN-A3 papera: 0,25 euro.

IV._Arma txartela: 3,30 euro.

V._Konpultsak.

Sinplea. NANa, txartelak, tituluak: 0,35 euro.

Konplexua. Textuak (orri 1): 0,65 euro.

VI._Ale bikoiztuak. Ordainagiriak, katastro orria: 1,65 euro.

VII._Langileen lehiaketak eta oposizioak.

Plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzeko: 6,65 euro.

VII._Hirigintzako tramitazioak: I. eranskina.

I. eranskina

IX.1 epigrafea. Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondorengo eskalaren arabera likidatu ere:

5.000 metro koadrora arte: 6,80 euro, azalerako 100 metro koadro bakoitzeko.

5.000 metro koadrotik goitikoak, 10.000 metro koadrora arte: 6,15 euro, azalerako 100 metro koadro bakoitzeko.

10.000 metro koadrotik goitikoak, 50.000 metro koadrora arte: 5,50 euro, azalerako 100 metro koadro bakoitzeko.

50.000 metro koadrotik goitikoak: 4,80 euro, azalerako 100 metro koadro bakoitzeko.

IX.2 epigrafea. Arau subsidiario, plan partzial edo berezietako aldaketak, unitateen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak IX.1 epigrafekoen % 100 izanen dira.

IX.3 epigrafea. Birzatiketak tramitatzea.

IX.3.A. Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, tasak tarifa hauei jarraikiz likidatuko dira, azaleraren arabera: 100 metro koadro eraikigarri bakoitzeko, 6,44 euro.

IX.3.B. Birzatiketak aldatzeko tramitaziorako, tarifak, IX.3.A epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

IX.4 epigrafea. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa % 1,5 izanen da.

IX.5. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko kopuruetatik beheitikoak badira, hurrengo hauek ordaindu beharko dira:

Arauen aldaketa tramitatzea, plan partzialak edo bereziak prestatzea: 408,15 euro.

Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 204,10 euro.

Xehetasun azterlanak: 238,10 euro.

Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 102,05 euro.

Lerrokaduren azterketak, unitate-mugaketak, erabileren aldaketak: 170,10 euro.

Kudeaketa tresnen tramitazioa (birzatiketak eta abar): 340,15 euro.

Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 102,05 euro.

Ikuskapenak eta errekerimenduak: 102,05 euro.

Urbanizazio proiektuak: 114,15 euro.

6._JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Eranskina

I. epigrafea._Establezimenduak berritik paratzea, jarduera toki batetik bestera aldatzea, jardueran aldaketak egitea.

Azalerako lehen 50 metro koadroak: 170,10 euro.

51tik 100era: 238,10 euro.

101etik 300era: 340,15 euro.

301etik 600era: 510,20 euro.

601etik 1.000ra: 680,25 euro.

1.000tik gora:

Lehenengo 1.000 metro koadroak: 680,25 euro.

Gainerakoak, 10 metro koadroko: 1,70 euro.

II. epigrafea._Jarduera handitzea, jarduera eskualdatzea, izena edo helbidea aldatzea eta titular aldaketak.

Aplikatuko diren tarifak I. epigrafean ezarritakoen % 50ekoak izanen dira

7._HERRIKO ALDE ZAHARREAN SUSTAPEN PRIBATUAREN BIDEZ ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEKO ORDENANTZA

Laguntza ekonomikoen konputua

7. art. Dirulaguntzaren munta 1. artikuluan adierazi diren fatxaden zaharberrikuntza obrei buruzko burutzapen materialaren aurrekontuaren % 50ekoa izanen da eta gehienez ere 660 eurokoa; Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari dagokionean, % 50ekoa izanen da eta gehienez ere 980 eurokoa.

8._KULTUR ETXEAREN ERABILERA

Egun bakoitzeko: 35 euro.

9._ERAIKINAK LEHEN ALDIZ OKUPATU EDO ERABILTZEKO LIZENTZIAK

Eraikin berriak: 127,20 euro.

Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 95,40 euro.

10._ERROMESEN ATERPETXEA ERABILTZEKO TASA

Gaueko: 4,50 euro.

Vianan, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0401750