50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Entitate gordailuzainetan irekitako kontuen badaezpadako bahitura kentzeari buruzko jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, foru lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 4-1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie, epe hori betetzen denean agertu ez badira ere, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Errekurtsoak aurkezteko epea:

Jakinarazpena egintzat eman eta biharamunetik interesatuak hilabetea dauka bidezko errekurtsoak jartzeko.

Iruñean, 2004ko martxoaren 30ean._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

DEITUTAKO INTERESATUAK

Izena: Exportaciones Heferma, S.L.

IFZ/IFK: B31716632.

Helbidea: Sevilla, Justino Matute kalea, 3 -1.a ezk.

Espedientea: MC-03/2003XE.

Jakinarazten den egintza: premiamendu prozedura administratiboa. Entitate gordailuzainetan irekitako kontuen badaezpadako bahitura kentzea. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 118. artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0405234