50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Jarraian azaltzen diren garraio arloko zehapen-ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoetan eman diren Gobernu Erabakiak ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten bezala. Beraz, honako honen bidez betetzen da aipatu Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoa.

Zehapen espedientearen ebazpena

Transportes Barbarin Villamayor, S.L.k 2003ko otsailaren 7an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 6862/2002 zehapen-ebazpenari; horren bidez 600 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 26an, NA-115 errepideko 21,500 kilometroan, NA-1748-Y matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: zazpi egunetik gora takografoa matxuratuta zuela ibiltzea.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko irailaren 2an Transportes Barbarin Villamayor S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 1687/02 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 26an, NA-115 errepideko 21,500 kilometroan, NA-1748-Y matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: zazpi egunetik gora takografoa matxuratuta zuela ibiltzea.

2. 2002ko irailaren 18an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko urriaren 28an Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko irailaren 18an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: agenteak hartutako diagrama-diskoak aztertuz (interesatuari horien kopia igorri zitzaion salaketaren jakinarazpenarekin batera) egiaztatu zen takografoa gaizki ibili zela martxoaren 19tik martxoaren 24ra arte gutxienez, eta disko batzuetan ikusi zen zerbitzua enpresaren helbidean amaitu zela. Diskoak dira arau-haustearen froga sinesgarrienak. Aipatu den preskripzioari dagokionez, esan behar da 42/1994 Legeko hamaikagarren xedapen gehiagarriak indarrik gabe utzi duela Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikulua. Lege hark xedatzen duenez, preskribatzeko epeak 30/1992 Legeko 132. artikuluan aipatzen direnak dira, arau-hauste arinetan izan ezik; kasu horietan epea urtebetekoa da. Kasu honetan, arau-haustea larria denez, bi urtekoa da eta beraz ez da bukatu.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urriaren 29ko 6862/2002 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Transportes Barbarin Villamayor, S.L.ri 600 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko otsailaren 7an Transportes Barbarin Villamayor, S.L.k gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Hartan adierazi zuen preskripzioa gertatu zela, legeak ezarritako epea iragateagatik. Halaber prozedura iraungi zela, sei hilabeteko epea iragan zelako. Ebazpen proposamena ez zela jakinarazi. Ez zela behar bezala aplikatu proportzionaltasun printzipioa, ez baitzegoen astungarri sailkaturik. Gertaerak ukatu zituen eta agente salatzailearen berrespenik ez zegoela adierazi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsoa aurkeztu duenak dio preskripzioa gertatu dela, legez ezarritako denbora igaro delako.

Hori dela eta, esan behar da Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin duela Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu duela, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren."

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

2. Adierazi du, halaber, prozedura iraungi dela, sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko uztailaren 4an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2002ko azaroaren 15ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Ebazpen jakinarazpena ez dela jakinarazi.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen".

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez dela behar bezala aplikatu proportzionaltasun printzipioa, ez baitzegoen astungarri sailkaturik.

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1 artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Oraingoan, ez arrazoi astungarririk ez aringarririk ez zegoenez gero, 600 euroko isuna ezarri da, arau aplikagarriak aukeran ematen dituen graduazio mailen artetik erdikoa hautaturik. Gogoan izan behar da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatu zuena: "uste izatekoa da Administrazioak zuzenbidearen arabera jokatu duela, arau aplikagarriak aukeran eskaintzen dizkion mailen artetik erdikoa hautatuz; erabaki zuzena hartu du, ez baitzegoen ez arrazoi astungarririk ez aringarririk".

5. Gertaerak ukatu ditu eta agente salatzailearen berrespenik ez dagoela adierazi du.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko betekizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Kasu honetan agentearen salaketa-orriaren froga-balioari diagrama-diskoak gehitu behar zaizkio; beraz, zehatutako arau-haustea behar adina frogatuta dago.

Diagrama-diskoek modu sinesgarrian frogatu dutenez arau-haustea, agenteak bere salaketa berrestea alferrikako tramitea da eta berrespen ezak ez dakar interesatuaren babes gabeziarik.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Transportes Barbarin Villamayor, S.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 6862/2002 zehapen-ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Alberto Artieda Elarre jaunak, Ativar, S.A. ordezkatuz, 2003ko otsailaren 7an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 6850/2002 zehapen-ebazpenari; horren bidez 300 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 31n, A-15 errepideko 74,000 kilometroan, 8133-BPJ matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: derrigorrez takografoa ezarrita duen ibilgailuan, gidariak ez aurkeztea 2002ko martxoaren 24ko 23:00etatik 2002ko martxoaren 26ko 7:30 bitarteko diagrama-diskoa.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko irailaren 5ean Ativar S.A.ri jakinarazi zitzaion NA 1713/02 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 31n, A-15 errepideko 74,000 kilometroan, 8133-BPJ matrikulako ibilgailuaren aurka jarritako salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: derrigorrez takografoa ezarrita duen ibilgailuan, gidariak ez aurkeztea 2002ko martxoaren 24ko 23:00etatik 2002ko martxoaren 26ko 7:30 bitarteko diagrama-diskoa. 2002ko martxoaren 24an azkeneko kilometroa 22.577 zen. 2002ko martxoaren 26an lehenbiziko kilometroa 23.059 zen. Beraz 482 kilometro falta ziren.

2. 2002ko irailaren 25ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko urriaren 21ean Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko irailaren 25ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: alegazioetan espedientearen preskripzioa aipatu arren, ez da preskripziorik gertatu; izan ere, 42/1994 Legeko hamaikagarren xedapen gehiagarriak indarrik gabe utzi du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 145. artikulua. Lege hark xedatzen duenez, preskribatzeko epeak 30/1992 Legeko 132. artikuluan aipatzen direnak dira, arau-hauste arinetan izan ezik; kasu horietan epea urtebetekoa da. Kasu honetan, arau-haustea larria denez, epea bi urtekoa da..

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urriaren 28ko 6850/2002 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Ativar, S.A.ri 300 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko otsailaren 7an Alberto Artieda Elarre jaunak, Ativar, S.A. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen iragana zela legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, 16/87 Legearen 145. artikuluan eta haren Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarritakoa. Espedientearen iraungipena gertatu zela, legez ezarritako epea iragan zelako. Ebazpen proposamena ez zela jakinarazi eta hartara urratu egin zela akusazioaren nondik norakoak jakiteko eskubidea. Ez zela kontuan hartu proportzionaltasun printzipioa, ez baitzen inon ageri astungarri sailkaturik. Gertaerak ukatu zituen, eta frogabide bakarra salaketa izanik, hura agenteak berretsi gabe zegoela adierazi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du ez dela errespetatu legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, 16/87 Legearen 145. artikuluaren eta haren Erregelamenduaren 203. artikuluaren arabera.

Hori dela eta, esan behar da Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin duela Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu duela, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren".

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zizkion abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu eta gero, hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidatutako prozeduraren indarrez baizik.

Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik.

2. Espedientearen iraungipena gertatu dela, legez ezarritako epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Errekurtso honetan aztergai dugun kasuan 2002ko uztailaren 4an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2002ko azaroaren 15ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Ebazpen proposamena ez dela jakinarazi eta hartara urratu egin dela akusazioaren nondik norakoak jakiteko eskubidea.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen".

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez dela kontuan hartu proportzionaltasun printzipioa, ez baita inon ageri astungarri sailkaturik.

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1 artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Kasu honetan 300 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

5. Gertaerak ukatu ditu, eta frogabide bakarra salaketa izanik, hura agenteak berretsi gabe dagoela adierazi du.

Ildo horretan gogorarazi behar da, auzitegien interpretazioari jarraituz, errugabetasun ustea deuseztatu egiten dela Agintaritzaren agenteek egindako salaketaren bidez, non eta ez den salaketak jasotzen duenaren kontrakoa frogatzen, eta, hori, noski, salatutako egintzak ukatu edo kontraesaten dituenari dagokio. Eta egia benetakoa beste hau da: agenteak bere salaketa-orriaren bidez eman zituela salatutako egintzari buruzko frogabide guztiak. (Errioxako Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaiaren seigarren zuzenbide-oinarria).

Ildo beretik doa 1990eko irailaren 14ko Epaian Auzitegi Gorenak adierazi zuena: "gertaera bati buruzko salaketa zerbitzuaren ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dago, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar da, administrazio-egintzen eraginkortasunaren funtsezko bermea delako; hala ere, errugabetasun ustearen konstituzio-printzipioaren indarrez, hori ez da arrazoia izanen agenteek egindako salaketak ukiezinak izateko, salaketak gezurtatu egin daitezkeelako kontrako froga egokien bidez...". Printzipio hori legean jaso da, hain zuzen ere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan: "Agintea aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egintzek, legeak eskatzen dituen betekizun guztiak eginda agiri publikoen bidez aurkezten badira, frogen balioa izanen dute, betiere ezertan ukatu gabe administratuek beren eskubideen edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak".

Agentearen berrespen txostenik ez egoteari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa izan, agenteak lehen esandakoa errepikatu besterik ezin duelako egin. Izan ere, errekurtsogileak ez du hasierako salaketa aldaraziko duen frogarik ekarri, eta errekurtsogilea bera da salatutakoa gezurtatu dezakeen bakarra; eskatzen zaizkion diskoak aurkeztu besterik ez du. Baina ez du halakorik egin, ez alegazioen aldian eta ez errekurtso honetan ere.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Alberto Artieda Elarre jaunak, Ativar, S.A. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 6850/2002 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

José Rafael Moreno Rodríguez jaunak 2003ko otsailaren 4an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 6734/2002 zehapen-ebazpenari; horren bidez 1.380 euroko isuna ezarri zen, Nafarroako Foruzaingoak 2002ko apirilaren 7an, NA-32 errepideko 3,000 kilometroan, AL-5483-AB matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azkena ez aurkeztea; 2002ko apirilaren 7an 01:45ean jarrita zuen diskoa baizik ez zuen aurkeztu.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko uztailaren 30ean José Rafael Moreno Rodríguez jaunari jakinarazi zitzaion NA 1748/02 zehapen espedientea abiarazi zela, Nafarroako Foruzaingoak 2002ko apirilaren 7an, NA-32 errepideko 3,000 kilometroan, AL-5483-AB matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azkena ez aurkeztea; 2002ko apirilaren 7an 01:45ean jarrita zuen diskoa baizik ez zuen aurkeztu.

2. 2002ko irailaren 3an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko urriaren 21ean Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko irailaren 3an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: interesatuak ez ditu aurkeztu eskatutako diagrama-diskoak, eta adierazten zaio uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 138. artikuluan xedatutakoaren arabera, baimenaren titularrari dagokiola garraioaren arloko eta haren lagungarri diren jardueren arauak hausteagatiko erantzukizun administratiboa, horrek galarazten ez duen arren hark bidezko egintzak bideratzea arau-hausteen erantzule zuzen direnen aurka; izan ere, enpresaburuaren betebeharra da erregistro-orriak gordetzea erabili ondoren urtebeteko epean, Administrazioak eskatzen dituenerako, eta kasu honetan ezin da aintzat hartu ekarritako dokumentazioa, salaketa baino askoz geroagokoa baita; zehapena, berriz, egindako arau-haustearen arabera ezarri da, aurkeztu ez diren diskoak kontuan hartuz.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urriaren 23ko 6734/2002 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta José Rafael Moreno Rodríguez jaunari 1.380 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko otsailaren 4an José Rafael Moreno Rodríguez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Hartan adierazi zuen iraungipena gertatu zela, legeak ezarritako sei hilabeteko epea iragateagatik. Auziaren muinari zegokionez, alegatu zuten gidariaren jarduna erabakigarria izan zela eta errekurtsogileak ez zuela esku hartu gidatze jardueran.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak alegatu du prozedura iraungi dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko uztailaren 5ean erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2002ko urtarrilaren 18an egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

2. Auziaren muinari dagokionez, alegatu dute gidariaren jarduna erabakigarria izan zela eta errekurtsogileak ez zuela esku hartu gidatze jardueran.

Hori dela eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluak xedatzen duenez, garraioari eta garraioaren osagarri diren jarduerei buruzko arauen kontrako arau-hausteengatiko administrazio-erantzukizuna baimenaren titularrari dagokio, nahiz eta, betiere, titularrek bidezko ekintzak balia ditzaketen arau-hausteak materialki egozten ahal zaizkien pertsonen aurka.

Artikulu horren osagarri, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuenak, ondokoa zehazten du 194. artikuluan: "Erantzukizun administratiboa eskatuko zaie Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138.1 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoei, erantzukizuna dakarten ekintzen edo omisioen egile materialak beraiek izan nahiz beraien enpresetako langileak izan. Betiere, bidezkoak iruditzen zaizkien ekintzak baliatu ahalko dituzte arau-hausteak materialki egozten ahal zaizkien pertsonen aurka, eta erantzukizuna pertsona horiei jasanarazi, horrela xedatzen baita Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 138. artikuluan".

Hortaz, manu horiek aplikaturik, esan beharra dago arau-haustearen erantzukizuna errekurtsogileari dagokiola, baimenaren titularra denez, eta ez gidariari, horrek galarazten ez duen arren hark bidezko egintzak bideratzea azken horren aurka; izan ere, enpresaburuaren betebeharra da erregistro-orriak gordetzea erabili ondoren urtebeteko epean, Administrazioak eskatzen dituenerako, eta kasu honetan ezin da aintzat hartu ekarritako dokumentazioa, salaketa baino askoz geroagokoa baita.

3. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. José Rafael Moreno Rodríguez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 6734/2002 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 2an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Felipe Latasa Zurbano jaunak, Autobuses Latasa, S.L. ordezkatuz, 2003ko otsailaren 7an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 6735/2002 zehapen-ebazpenari; horren bidez 1.380 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 31n, N-232 errepideko 108 kilometroan, NA-9695-AX matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azkenekoa ibilgailuan eduki gabe zirkulatzea. 02-03-31ko diskoa aurkeztu zuen. Diskoaren kopia erantsi da.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko abuztuaren 26an Autobuses Latasa, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 1751/02 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 31n, N-232 errepideko 108 kilometroan, NA-9695-AX matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azkenekoa ibilgailuan eduki gabe zirkulatzea. 2002ko martxoaren 31ko diskoa aurkeztu zuen.

2. 2002ko irailaren 11n interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko urriaren 21ean Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko irailaren 11n aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: ez ditu eskatutako disko guztiak aurkeztu, martxoaren 26, 29 eta 30eko diskoak eta salaketa egunaren aurreko asteko azken diskoa falta dira; aurkeztutako diagrama-diskoen kopietan ikusi da 813 kilometro justifikatu gabe daudela martxoaren 25eko diskoaren amaiera eta 27ko diskoaren hasiera bitartean; egindako arau-hausteari dagokion zehapena ezarri da, aurkeztu ez diren diskoak kontuan izanik.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urriaren 23ko 6735/2002 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Autobuses Latasa, S.L.ri 1.380 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko otsailaren 7an Felipe Latasa Zurbano jaunak, Autobuses Latasa, S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan berretsi egin zuen alegazioetan esandakoa, alegia, gertaerak ez zirela izan salaketan azaltzen ziren bezala. Prozeduraren iraungipena gertatu zela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan zelako. Ebazpen proposamena ez zela jakinarazi. Zehapena graduatzean ez zela bete 16/1987 Legearen 143. artikuluak ezarritakoa. Agente salatzaileak ez zuela berretsi salaketa.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak berretsi egin du alegazioetan esandakoa, alegia, gertaerak ez zirela izan salaketan azaltzen diren bezala.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko betekizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Agintaritzaren agenteak eginiko salaketaren egiazkotasun ustea kasu honetan ez da indargabetu interesatuak ekarritako frogen bitartez. Izan ere, interesatuak ez ditu eskatutako disko guztiak aurkeztu, ez alegazioen aldian eta ez errekurtso honetan ere. Errekurtsogilea da salatutakoa gezurtatu dezakeen bakarra; horretarako, falta diren disko horiek aurkeztu behar ditu.

2. Prozeduraren iraungipena gertatu dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko uztailaren 5ean erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2002ko azaroaren 15ean egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Ebazpen jakinarazpena ez dela jakinarazi.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen".

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Zehapena graduatzean ez dela bete 16/1987 Legearen 143. artikuluak ezarritakoa.

Kontuan hartu behar da salatutako egintza, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta hura aplikatzeko Erregelamenduko 201.1 artikuluarekin bat, larritzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 eurotik 1.382,33 euro bitarteko isunak ezartzen dira.

Oraingoan 1.380 euroko isuna ezarri da, aurkeztu ez ziren diskoen kopuruari erreparatuta, eta kontuan izanik, gainera, diskoak aurkeztu ezik gidaldiak eta atsedenaldiak ezin direla egiaztatu.

5. Agente salatzaileak ez duela berretsi salaketa.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu zuen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, agenteak lehen esandakoa errepikatu besterik ezin duelako egin. Errekurtsogilea da salatutakoa gezurtatu dezakeen bakarra; eskatzen zaizkion diskoak aurkeztuz.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Felipe Latasa Zurbano jaunak, Autobuses Latasa, S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 6735/2002 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarritako errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Mariano Remacha Berche jaunak, Repartos Miluce, S.A.L. ordezkatuz, 2003ko otsailaren 7an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 7042/2002 zehapen-ebazpenari; horren bidez 150 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 27an, N-121-B errepideko 80,100 kilometroan, NA-8592-AM matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azkenekoa ez edukitzea.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko irailaren 5ean, Repartos Miluce, S.A.L.i jakinarazi zitzaion NA 1763/02 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko martxoaren 27an, N-121-B errepideko 80,100 kilometroan, NA-8592-AM matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: asteko diagrama-diskoak eta gidatzen aritu zen aurreko asteko azkenekoa ez edukitzea. 2002ko martxoaren 27ko diskoa baizik ez zuen aurkeztu.

2. 2002ko irailaren 25ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko urriaren 31n Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko irailaren 25ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: interesatuak aurkeztu du eskatutako diskoa; hala ere arau-haustea da gidariak agenteari hura ez aurkeztea salaketaren egunean eskatu zionean, diskoak beti aldean behar baititu gidariak. Zehapenaren graduazioa arau-hausteari egokitu zaio, eta arau-hauste arinetarako ezarritako erdiko tartean paratu da.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak azaroaren 4ko 7042/2002 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Repartos Miluce, S.A.L.i 150 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko otsailaren 7an Mariano Remacha Berche jaunak, Repartos Miluce, S.A.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan berretsi egin zituen aurretik eginiko alegazioak, ekarritako frogei zegokienez. Adierazi zuen prozeduraren iraungipena gertatu zela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan zelako. Ebazpen-proposamena ez zela jakinarazi eta ondorioz deuseztasunean erori zela. Ez zela kontuan hartu proportzionaltasun printzipioa, ez baitzen astungarri sailkatuetako bakar bat ere gertatu. Agente salatzaileak ez zuela berretsi salaketa.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak berretsi egin ditu aurretik eginiko alegazioak, ekarritako frogei dagokienez.

Lehendabizi adierazi behar da arau-haustearen sailkapena aldatu egin dela, errekurtsogileak ekarritako frogak kontuan izanik, alegazioen aldian. Larritzat jo beharrean arintzat jo da, interesatuak aurkeztu dituelako eskatzen zitzaizkion diskoak. Hala ere, arau-haustea da gidariak agenteari disko horiek ez aurkeztea salaketaren egunean eskatu zizkionean, diskoak beti aldean behar baititu gidariak.

2. Iraungipena gertatu dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko uztailaren 5ean erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2002ko azaroaren 19an egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Adierazi du ebazpen-proposamena ez dela jakinarazi eta ondorioz deuseztasunean erori dela.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen".

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez dela kontuan hartu proportzionaltasun printzipioa, ez baita inguruabar astungarrietako bakar bat ere gertatu.

Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzi zaion egitatea, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin edo/eta 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Kasu honetan 150 euroko isuna ezarri da, salaketa egunean ez baina geroago aurkeztu ziren diskoen kopurua kontuan izanik.

5. Agente salatzaileak ez duela berretsi salaketa.

Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, errekurtsogilea bera delako salaketa gezurtatu dezakeen bakarra, eskatutako diskoak aurkeztuz, eta aurkeztu ere alegazioen aldian aurkeztu ditu diskoetako batzuk; dena den, arau-haustea da salaketa egin zenean disko horiek agenteari ez aurkeztea.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Mariano Remacha Berche jaunak, Repartos Miluce, S.A.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 7042/2002 zehapen-ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 26an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Zehapen espedientearen ebazpena

Juan M.ª Redín Gorraiz jaunak, Arapel S.L. ordezkatuz, 2003ko apirilaren 14an aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Errekurtsoan aurka egiten zaio Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 6960/2002 zehapen-ebazpenari; horren bidez 90 euroko isuna ezarri zen, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko maiatzaren 10ean, NA-115 errepideko 22 kilometroan, NA-5687-AH matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: oinetakoak garraiatzea garraio-txartela iraungia egon arren.

Egitezko aurrekariak:

1. 2002ko irailaren 10ean Arapel S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 2531/02 zehapen espedientea abiarazi zela, Trafikoko Guardia Zibilak 2002ko maiatzaren 10ean, NA-115 errepideko 22 kilometroan, NA-5687-AH matrikulako ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz. Hona salaketaren zergatikoa: oinetakoak garraiatzea garraio-txartela iraungia egon arren.

2. 2002ko urriaren 8an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2002ko urriaren 29an Garraio Zerbitzuko instruktoreak txostena eman zuen. Bertan bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, salatutako egitateari buruz behar ziren jarduketak eginik eta, halaber, interesatuak 2002ko urriaren 8an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, eta arrazoi hauek oinarri harturik: Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, esanez lurreko garraioari buruzko legeen kontrako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko direla; beraz, arau-hauste arinak urtebeteko epearen buruan preskribatzen dira eta preskripzioa alegatu bada ere ez dago halakorik.

Bestalde, salatutako egitatea sailkatzean jada kontuan hartu zen ibilgailuak salaketa egunean baimenik ez izan arren betetzen zituela indarreko arauetan baimena emateko ezarritako baldintzak. Ez da bidezkotzat jotzen proposatutako frogak egitea, behar den informazioa Administrazioaren baimenen erregistro orokorrean dagoelako. Egitatea ongi sailkatu da eta arau-hauste arinetarako beheko tartean graduatu da.

Geroago Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urriaren 30eko 6960/2002 zehapen-ebazpena eman zuen; hartan bukatutzat jo zuen zehapen prozedura eta Arapel S.L.ri 90 euroko zehapena ezarri zion.

4. 2003ko apirilaren 14an Juan M.ª Redín Gorraiz jaunak, Arapel S.L. ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Bertan adierazi zuen iragana zela legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, Legearen 145. artikuluan eta Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarritakoa. Prozeduraren iraungipena gertatu zela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan zelako. Ebazpen proposamena ez zela jakinarazi. Ez zela betetzen ari Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan zehapenaren graduazioaz xedatutakoa. Gertaerak ukatu zituen eta adierazi zuen agente salatzaileak ez zuela berretsi salatutakoa.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Errekurtsogileak adierazi du ez dela errespetatu legezko preskripzio epea, hiru hilabetekoa, 16/1987 Legearen 145. artikuluaren eta haren Erregelamenduaren 203. artikuluaren arabera.

Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Oraingoan urtebeteko epea aplikatu behar da, eta ez da inola ere iragan epe hori errekurtsogileak aipatzen dituen prozesuko bi uneen artean.

Ildo horretatik Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak ezarri du, 1997ko urtarrilaren 20ko epaian (zuzenbideko oinarrietako lehena eta hirugarrena), 16/1987 Legeko 145. artikulua isilbidez baliogabetu zuela Neurri Fiskal, Adiministratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Foru Legeko XI. xedapen gehigarriak; izan ere, haren arabera: "Lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, non eta arau-hauste arinak ez diren; izan ere, kasu horretan preskripzio-epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera bidaltzen du, hain zuzen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak gauza bera egiten baitzuen: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatiari honako testu hau eman: "Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Ildo beretik jo du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2001eko irailaren 28an emandako epaian. "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legearen 145.1 artikulua isilbidez indargabeturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Gorenaren 1997ko urtarrilaren 20ko Epaia).

Interpretazio horixe da Sailak erabili izan duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaiaz gero; izan ere, lehenagoko epaietan, errekurtsogileak aipatu dituen horietan, besteak beste, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzion, arestian aipaturiko xedapen gehigarria ordurako indarrean egon arren".

Beraz, ez da hiru hilabeteko epea aplikatu behar, bi urtekoa baino, eta epe hori ez da iragan aztergai dugun prozeduran.

1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez (errekurtsogileak artikulu hori aipatu baitu alegazioetan), garraioen arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu zizkion abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu eta gero, hau dio artikulu horrek:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aginduen urratzeengatik, honako kapitulu honetako arauak betez izapidatutako prozeduraren indarrez baizik.

Arau-hauste eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132. artikuluan ezarritakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Artikulu horrek, beraz, jada ez du aipatzen prozesuko tramiteen artean denbora iragatearen ondoriozko preskripziorik.

2. Prozeduraren iraungipena gertatu dela, legez ezarritako sei hilabeteko epea iragan delako.

Garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen du, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2002ko abuztuaren 14an erabaki zen espedientea hastea, egun horretan ireki baitzen zehapen espedientea, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen saioa 2002ko abenduaren 11n egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, 30/1992 Legeko 58.4 artikuluaren arabera, aski da jakinarazpenean gutxienez ere ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungipena, ez baita iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

Horren haritik aipagarria da, beste askoren artean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2003ko apirilaren 11n emandako epaia. Honela dio: "Argudioa ezin da onartu, zeren 30/1992 Legeko 58.4 artikuluak ezartzen baitu, prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko bakarrik, hau da, iraungipenari dagokionez, aski dela jakinarazpen saioa behar bezala egiaztatzea. Espedientean ageri denez, 2002ko ekainaren 21ean lehen saioa egin zen zehapen-ebazpena jakinarazteko eta egun horretan eten zen iraungipen epea".

3. Ebazpen jakinarazpena ez dela jakinarazi.

Esan beharra dago garraio arloko arau-hausteei aplikagarri zaien prozedura, aurrean dugun kasua hain zuzen ere, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduak arautzen duela, laugarren kapituluan zehazki; gero, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak aldatu zuen osorik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeari egokitzeko.

Erregelamendu horrek, 212. artikuluan dio, prozeduraren instrukzioa bukatu eta interesatuari entzunaldia emanik, salbu eta 30/1992 Lege horrexetako 84. artikuluarekin bat beharrezkoa ez bada, dagokion organoak ebazpen proposamena igorriko diola zehatzeko eskumena duen organoari.

Beraz, arau horrekin bat, ebazpen proposamena ez zaio interesatuari igorri behar, entzunaldiaren ondoko tramitea baita hori; eta entzunaldiak, bestalde, ez du eskatzen kasu honetan tramite berariazkorik, interesatuak osorik ezagutzen baitzuen instruitutako espedientearen edukia, baita zehapen proposamena ere, gero inpugnatutako ebazpenak berretsia.

Bide horretatik jotzen du 1999ko ekainaren 22ko epaian Auzitegi Gorenak, honela baitio: "1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, Sail honek, honen antzeko kasuetan, hurrengoa ebatzi du: esan daiteke salaketari buruz informatua izateko eskubidea, Konstituzioaren 24.2 artikuluan oinarrizko eskubide gisa bermatuta dagoena, zehatzeko administrazio prozeduran, ebazpen proposamena jakinaraziz bete ohi dela normalean; izan ere, ebazpenean jasota dago interesatuari egozten zaion erantzukizunari buruzko iritzi-adierazpen zehatza, gutxienez ere ondokoak azaltzen dituena: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota, eta ondorioz ezarri beharreko zigorra. Aparteko kasuetan, ordea, tramite horrek ez du zertan nahitaezkoa izan, aipaturiko oinarrizko eskubidea betetzearen ikuspuntutik, aurreko tramite batean iritzi-adierazpen zehatza jakinarazi baldin bazen".

Oraingoan, lehen esan dugunez, salaketa jakinarazi egin da, eta aipatu egin dira Administrazioak arau-haustea sailkatzeko oinarritzat hartu dituen manuak; errekurtsogileak sailkapenari buruz egokitzat jotzen zituen alegazioak egiteko aukera izan du eta egin ere egin ditu alegazioak, legez ezarritako epean, baina alegaziook ez dute ezertan ere aldarazi hasierako salaketaren edukia. Ez da beharrezkoa izan jarduketa gehiago egitea, ezta interesatua entzutea ere, jarduketa horien balizko baloraziorako.

4. Ez dela betetzen ari Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143. artikuluan zehapenaren graduazioaz xedatutakoa.

Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzi zaion egitatea, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeko 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 201.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteengatik, ohartarazpena egin edo/eta 276,47 euro arteko isuna ezartzen da.

Kasu honetan 90 euroko isuna ezarri da, gutxieneko tartean, hain zuzen ere; ez da, beraz, inola ere, neurriz kanpokoa.

5. Gertaerak ukatu ditu eta esan du agenteak ez duela berretsi salatutakoa.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko betekizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Kasu honetan, agenteak betetako salaketa-orriak frogatzeko duen balioari, Administrazioaren baimenen erregistro orokorra gehitu behar zaio frogabide gisa. Izan ere, bertan egiaztatu da ibilgailuak ez zuela baimenik salaketaren egunean, indarra duten arauetan baimena emateko ezarritako baldintzak betetzen bazituen ere. Hori dela eta, zehapena arau-hauste arinetarako beheko tartean graduatu da.

Modu sinesgarrian frogatu denez arau-haustea, agenteak bere salaketa berrestea alferrikako tramitea da eta berrespen ezak ez dakar interesatuaren babes gabeziarik.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu, eta horrenbestez aurkeztutako errekurtsoa ezetsi behar da eta inpugnatutako ebazpenari eutsi.

Horiek horrela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Juan M.ª Redín Gorraiz jaunak, Arapel S.L. ordezkatuz, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 6960/2002 zehapen-ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri ematea, eta interesatuari jakinaraztea erabaki honek administrazio bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako sailean, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat.

Iruñean, 2004ko otsailaren 16an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0405093