50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2004ko martxoaren 29koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Zareko udalerria 2004rako Toki Azpiegituren Planean behin-behinekoz sartzen duena.

Nafarroako Gobernuak, 2003ko maiatzaren 26ko Erabakiaren bidez, 2004. urterako Toki Azpiegituren Plana onetsi zuen.

Erabaki horretako 6. atalean behin-behinekoz sartu ziren 2004rako Toki Azpiegituren Planean Erabaki bereko 5. puntuan aipatzen diren inbertsioak, 7. atalean aipatzen direnak izan ezik.

2003ko maiatzaren 26ko Erabakiko 7. atalak xedatzen duenez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epea finkatu zen erabaki horretan adierazten diren toki entitateek, haien artean Zareko udalerria baitago, Toki Administrazioko Departamentuan aurkez ditzaten bai diru-kaudimena frogatzeko dokumentazio ekonomiko-finantzarioa, bai proposaturiko finantzabideak errespetatzeko konpromisoak, osoko bilkuraren erabakien bitartez.

7. atalaren arabera, epe hori bukatutakoan, Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez, diru aldetik bideragarriak diren toki entitateeen inbertsioak 2004. urterako Toki Azpiegituren Planean sartuko dira, behin-behinekoz, eta bideraezinak direnak baztertuko, araubide berezian sartzen direnak izan ezik.

2004ko urtarrilaren 19ko idazkiaren bitartez, Zareko Udalak eskatu zitzaizkion agiriak aurkeztu ditu, bai eta lanak finantzatzeko diruzaintzaren gerakina atxikitzen zaien erabakia ere. Hortaz, haren gaitasun ekonomiko-finantzarioa aztertu da eta 2004rako Lanen Planean hasiera batean sartutako lanak finantzatzeko entitateak duen bideragarritasun ekonomikoa frogatu egin da.

Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 83/2004 Foru Aginduaren bitartez, Zareko Udalaren salbuespenezko araubidea erabaki egin da.

Horiek horrela, azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 42. artikuluan eta hurrengoetan eta arau beraren 56. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Zareko udalerria 2004rako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Planean behin-behinekoz sartzea.

2. Entitate horri eskatzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik aitzina, hiru hilabeteko epean, azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 56. artikuluan aipatzen diren agiriak aurkez ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko martxoaren 29an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0405116