50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

80/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana. Onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXIV. deialdia, 2004-2005 ikasturtekoa.

Maiatzaren 19ko 162/1988 Foru Dekretuak arautu zituen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetako maila ez-unibertsitarioetako irakasleendako Euskarazko Birziklapen Ikastaroak. Foru dekretu horren xedapen gehigarrian ezarri zen klaseetatik erabat edo partez liberatutako ikastaro trinkoetarako postu kopurua ikasturtez ikasturte zehaztuko dela aurrekontuek ahalbidetzen duten neurrian eta euskarazko irakaskuntzako lanpostuek dituzten beharren arabera, eta ikastaro horietan onartua izateko, irakasleek horretarako baimena, hezkuntza administrazio eskudunak emana, eskuratu beharko dutela. Azken xedapenetako lehenak, halaber, Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen dio urteroko deialdiak onesteko, Foru Dekretu hura aplikatzearren.

Uztailaren 13ko 279/2001 Foru Aginduak, "Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna" onetsi zuenak, bestalde, ikastaro trinko laburretarako deiak egiteko aukera ezarri zuen; hain zuzen ere, irakasgairen bat euskaraz ematen duten irakasleei zuzendutako hobekuntza ikastaroak, eguneratze gramatikaleko ikastaroak eta irakasleen komunikazio gaitasuna hobetzeko ikastaroak.

Euskara Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du, Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXIV. deialdia, 2004-2005 ikasturtekoa, onesteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko maila ez- unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXIV. deialdia, 2004-2005 ikasturtekoa, eta Foru Agindu honen I. eranskinean ageri diren oinarriak, onestea.

2. Foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Foru agindu hau eta bere eranskinak igortzea, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Euskara Zerbitzuko Glotodidaktika Bulegora, Administrazio Unitatera eta Helduak Euskalduntzeko Bulegora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora eta "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikora, ondorio egokiak izan ditzan.

4. Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, administrazioarekiko auzi helegitea paratu baino lehen, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabetez.

Iruñean, 2004ko apirilaren 1ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen euskarazko prestakuntzarako Planaren XXIV. deialdia arautzen duten oinarriak

Lehen oinarria._Aurrez ikusitako prestakuntza jarduerak.

Deialdi honetan prestakuntzako proposamen hauek bildu dira:

Euskara ikasteko ikastaroak:

_Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoak, eranskin honetako bigarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko direnak.

_Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak, eranskin honetako hirugarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko direnak.

_Euskara ikasteko bakarkako diru laguntzak, eranskin honetako laugarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko direnak.

Euskara hobetzeko ikastaroak:

_Euskara hobetzeko ikastaro trinkoak, hots, lan baimenarekin egiten direnak, eranskin honetako bosgarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko direnak.

_Euskara hobetzeko ikastaro estentsiboak, eranskin honetako seigarren oinarriak ezarritakoaren arabera arautuko direnak.

I._EUSKARA IKASTEKO IKASTAROAK

Bigarren oinarria._Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoak

1._Parte-hartzaileak.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek parte har dezakete, baldin eta jardunean badaude eta behin betiko destinoa Nafarroako ikastetxe publikoren batean badute. Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu itunduetako lan-kontratudun finkoek ere parte har dezakete, baita Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek ere, baldin eta behin-behineko destinoa Nafarroako ikastetxe publikoren batean badute.

Euskaraz birziklatzeko ikastaroen modalitate horretan berean lehenago parte hartu dutenek ez dute parte hartzen ahalko, eta lehenago ere onartuak izanik parte hartzeari uko egin diotenek, behar bezala justifikatu gabe, ezta ere. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) baliokidea den edo berarekin baliozkotua dagoen edozein tituluren edo egiaztagiriren jabe direnek edo birziklapen ikastaroak hasi aurretik agiri hori eskuratzeko azterketak gainditu dituztenek ere ez dute parte hartzerik izanen.

Era berean, birziklapenaldia bukaturik, gutxienez euskaraz 5 urtez irakasten segitzeko konpromisoa betetzerik ez dutenek ere ez dute parte hartzerik izanen.

2._Modalitateak.

_B modalitatea.

Helburua: euskaraz irakasteko gai izatea eta EGA agiria eskuratzea.

Programa: uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduaren 6. artikuluan helduei euskara irakasteko curriculumaren bigarren eta hirugarren mailetarako ezarritako helburuei egokituko zaie. Foru Agindu horren bidez "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi zen. (7., 8., 9., 10., 11. eta 12. urratsak)

Iraupena: urtebete edo lauhileko bat, sarrera proban egiaztatutako mailaren arabera.

Betebeharrak: 6. urratsa edo hizkuntza eskola ofizial bateko oinarrizko zikloa gainditurik izatea.

_C modalitatea.

Helburua: euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta EGA agiria eskuratzea.

Programa: uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduaren 6. artikuluan helduei euskara irakasteko curriculumaren bigarren eta hirugarren mailetarako ezarritako helburuei egokituko zaie. Foru Agindu horren bidez "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi zen. (Gainbegiraketa, 11. eta 12. urratsak)

Iraupena: lauhileko bat.

Betebeharrak: izangaiek sarrera proban egiaztatu beharko dute aipatu foru aginduaren 6. artikulu horretan ezarritako helburuak gainditu dituztela, hots, helduei euskara irakasteko curriculumaren bigarren mailakoak (10. urratsa).

_Beste maila batzuk:

Hezkuntza Departamentuak 2003/2004 ikasturtean irakasleei euskarazko birziklapena egiteko lan baimena ematen ahalko die baldin eta irakasle horiek aurreko modalitateetan antolatutako ikastaroetan sartzeko euskara maila nahikorik ez badute egiaztatzerik izan, eta uztailaren 13ko 279/2001 Foru Aginduaren eranskineko VI. ataleko 7 B puntuko bosgarren paragrafoak aipatzen duen profila badute (279/2001 Foru Agindua, uztailaren 13koa, "Nafarroako Foru komunitateko hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna" onetsi zuena).

3._Egutegia eta ordutegia.

3.1. Modalitate guztietarako:

Irailaren 13tik "Zubiarte euskaltegia" IPn ohiko klaseak hasi arte egunean bost eskola-ordu emanen dira.

Ekainean, hilak 24ra arte, egunean bost eskola-ordu emanen dira.

"Zubiarte euskaltegia" IPn ohiko klaseak hasten direnetik maiatzaren 31 arte astean 30 eskola-ordu emanen dira.

Eguberriko oporrak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 9an bukatuko dira, bi egun horiek barne direla. Aste Santuko oporrak martxoaren 24an hasi eta apirilaren 3an bukatuko dira, bi egun horiek barne direla.

Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko langileen, hots, Iruñean destinoa dutenen, lan egutegian ezarritako jaiegunez gain, "Zubiarte euskaltegia" IParen 2004-2005 ikasturteko egutegian halakotzat hartzen direnak ere jaiegun izanen dira.

3.2. B modalitaterako:

3.2.1. Egutegia:

Ikastaroa barnetegi erako ikastaro trinko batekin hasiko da. Herri euskaldun batean eginen da abuztuaren 5etik 30era arte.

Birziklapenaldia bukaturik, Euskara Zerbitzuak barnetegi erako bigarren ikastaro bat egiteko eska diezaieke ekaineko deialdian EGA agiria eskuratzen ez dutenei. Gainerako parte-hartzaileek ere ikastaro hori egin dezakete, beren borondatez, betiere postu hutsak badaude.

Eskola-egunak irailaren 1ean etengo dira eta berriro irailaren 13an hasiko, onartutako irakasleek ikasturte berria antolatzeko lanetan parte hartu eta haien ordezko arituko direnekin koordinazio lanak egin ditzaten.

Eskola-egunak 2005eko ekainaren 24an bukatuko dira. Eskola-egunak bukaturik, irakasleek beren ikastetxeetara itzuli beharko dute. Nolanahi ere, egun horren ondoren antolatzen diren EGA probetan aurkeztu beharko dute.

3.2.2. Ordutegia:

Ikastaroak gutxi gorabehera 1190 irakastordu izanen ditu. Barnetegian 150 ordu erabiliko dira jarduera osagarrietan.

3.3. C modalitaterako:

Ordutegia eta egutegia:

Ikastaroak gutxi gorabehera 475 irakastordu izanen ditu.

Euskara Zerbitzuak urtarrileko eta ekaineko deialdietan EGA agiria eskuratzen ez dutenei eska diezaieke hilabeteko ikastaro trinko bat egin dezaten 2005eko udan herri euskaldun batean.

Liberazio aldia 2004ko irailaren 1ean hasi eta 2005eko urtarrilaren 31n bukatuko da. Aldi hori bukaturik, irakasleek beren ikastetxeetara itzuli beharko dute. Nolanahi ere, aldi horren ondoren 2005eko urtarrilean eta otsailean eginen diren EGA probetan aurkeztu beharko dute. Iraileko lehen egunetan eta urtarrileko azkenetan irakaslea bere ordezkoarekin batera arituko da eskolako koordinazio lanetan.

4._Ikasturtearen antolaketa: egutegia eta ordutegia.

"Zubiarte euskaltegia" IPko talde arruntek klaseak hasten dituzten egun berean hasiko dira birziklatu nahi dutenak ere euskarazko klaseak hartzen. Horretarako, "Zubiarte euskaltegia" IPn osatuko diren euskara taldeetan (beren mailari hobekien egokitzen zaizkionetan) sartuko dira eta talde horietarako zehaztutako ordutegia (goizekoa eta/edo arratsaldekoa) izanen dute.

Hori egiterik ez balego edo "Zubiarte euskaltegia" IPren antolaketaren arabera desegokia dela erabakiko balitz, irakasle horiekin talde bereziak eginen lirateke, beren modalitatearen arabera eta maiatzaren 19ko 162/1988 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 3. puntuan ezarritako gutxieneko kopurua errespetatuz. Foru dekretu horren bidez Nafarroako ikastetxe publikoen eta pribatuen irakasleendako euskaraz birziklatzeko ikastaroak arautu ziren.

Euskara Zerbitzuak aldaketak egiten ahalko ditu, bai egutegi honi dagokionez, bai eskola emateko aurrez ikusitako tokiei dagokienez.

5._Parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak.

5.1. Irakasleak euskaraz birziklatzeko ikastaroak antolatzen dituen maiatzaren 19ko 162/1988 Foru Dekretuan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei dagozkien neurrien uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, birziklapenean parte hartzen duten irakasleek hitza ematen dute gutxienez bost urtez euskaraz edo euskara irakatsiko dutela.

Behin betiko destinoa dutenak beren ikastetxeko, herri- eskualdeko edo aldameneko eskualdeko euskarazko postuei edo euskara ematekoei atxikiko zaizkie. Konpromiso honek irauten duen bitartean, lekualdatze lehiaketetan parte hartzen badute, euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuak eskatzera beharturik egonen dira.

Behin-behineko destinoa dutenak, konpromiso horrek irauten duen bitartean, beharturik daude hurrengo lekualdatze lehiaketetan euskarazko postuak edo euskara ematekoak eskatzera. Euskarazko behin betiko posturik eskuratu ezean, euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuetan aritzeko destinoa esleitzen ahal zaie behin- behinekoz.

5.2. Ikastaroko parte-hartzaileek Nafarroako Gobernuaren EGA agiria eskuratzeko azterketetara aurkeztu beharko dute, gainditu arte. Baliokideak diren beste proba batzuetan aurkeztu nahi badute, horren berri eman beharko diote aurretik Euskara Zerbitzuari eta hitza eman matrikularen egiaztagiriak eta eskuratutako emaitzak ekarriko dituztela.

Uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduko 29. artikuluan ezarritakoa betez, lanetik liberaturik euskaraz birziklatzen ari diren irakasleen tutoreak irakasle bakoitzeko txosten bat prestatuko du, gutxi gorabehera 175 orduko bat. Txosten horietan balioetsiko dira irakakuntzaren prozesuko gorabeherak, baleude, eta birziklapenean segitzeko egokitasuna, betiere arauz ezartzen denari jarraikiz. Txosten horiek Euskara Zerbitzura bidaliko dira.

5.4. Ez da inolako eskubiderik izanen eritasuna (hilabete baino gutxiagokoa), greba edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta egiten diren hutsegiteak berreskuratzeko, eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen esku geldituko da bestelako hutsegiteak aztertzea.

5.5. Irakasle onartuek prestakuntza jardueretarako dagoen laguntza -zinez egiten dituzten kilometroak ordaintzekoa-, eska dezakete, betiere haien behin betiko destinoa edo helbidea Iruñerrikoa ez bada.

5.6. Baldintza, konpromiso eta betebehar hauek betetzen ez dituztenek ikasle izaera galduko dute eta Administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu, hala nola, espedientea ireki eta/edo sortu diren gastuen itzulketa eskatu.

6._Eskaera egiteko epeak. Sarrera probaren tokia eta eguna.

Eskaerak, deialdiko arauak eta baldintzak onartzeko zinpeko aitorpena barne (II. eranskineko ereduaren araberakoa), Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako tokietan aurkeztuko dira.

Eskaerak aurkezteko epea: foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta maiatzaren 13ko 12:00ak arte, bi egun horiek barne direla.

Maiatzaren 18an, asteartearekin, 12:00etatik aurrera sarrera probako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jendaurrean paratuko da, baita proba horiek zein tokitan eginen diren ere. Bazter gelditu diren pertsonek erreklamazioa aurkez dezakete Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, maiatzaren 20ko, osteguneko, 12:00ak arte.

Sarrera probako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda maiatzaren 24an, astelehenean, 12:00etatik aurrera paratuko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean.

Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiek (edo hautapena egin behar den orduan bete ditzaketenek) sarrera proba eginen dute. Probak 2 zati izanen ditu, bata, idatzia eta, bestea, ahozkoa. Proba idatzia maiatzaren 26an, asteazkenarekin, arratsaldeko 16:30ean eginen da. Ahozko proba eta proba osagarriak maiatzaren 29an, larunbatarekin, goizeko 9:00etatik aurrera eginen dira.

7._Parte-hartzaileak hautatzea.

7.1. Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordea.

Batzorde honek parte-hartzaileak hautatuko ditu; batzordekideak hauek izanen dira: Euskara Zerbitzuko zuzendaria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, edo haien ordez arituko direnak, ikastetxe ez-unibertsitarioetako Irakasleen Batzordeko bi kide eta programa honen ardura duen Euskara Zerbitzuko teknikaria, Batzordeko idazkari lanetan ere arituko dena. "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoko zuzendariak eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendariak Batzordearen aurrean aholku zerbitzua emanen dute lan baimenarekin egiten diren euskara ikastaro trinkoetarako hautapena egiteko eta hizkuntz hobekuntzako ikastaro trinkoetarako hautapena egiteko, hurrenez hurren.

7.2. Hautapen irizpideak.

Izangaiak hautatzeko, hurrengo lehentasun irizpide hauek, agertzen diren hurrenkeraren arabera, erabiliko dira:

_Euskara nahitaez jakin beharreko lanpostu batean behin betiko destinoa dutenak.

_Lanetik liberaturik, azkeneko deialdietan egin diren ikastaro trinkoetan denbora laburragoz egon direnak.

_Euskaraz irakasteko konpromisoa oso-osorik bete dutenak eta, ondoren, konpromiso horretan denbora gehien egon direla egiaztatzen dutenak.

_Euskaraz irakasten denbora gehiago daramatenak.

Gorago aipatu kasu horietako bakoitzean, izangaien hurrenkera Birziklapenean sartzeko egin behar izan duten hasierako proban egiaztatzen duten euskara mailaren araberakoa izanen da.

7.3. Hautapen prozedura.

Hautapen prozedura ondorengo egintza eta datei lotuko zaie:

_Maiatzaren 31, astelehena: Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilkura, onartuen behin-behineko zerrenda prestatzeko.

_Ekainaren 1a, asteartea, 12:00etatik aurrera: behin-behineko ebazpena Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jartzea.

_Ekainaren 2an eta 3ko 14:30ak arte: behin-behineko Ebazpenari erreklamazioak aurkeztea.

_Ekainaren 8a, asteartea: Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilkura, erreklamazioak ebazteko.

_Ekainaren 9a, asteazkena: behin betiko ebazpena Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jartzea.

7.4. Itxaron zerrenda.

Parte-hartzaileen hautapena eginik, sor daitezkeen postu hutsak betetzeko itxaron zerrenda prestatuko da.

Hirugarren oinarria._Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak

Euskara ikasteko ikastaro hauek ez dira lan baimenarekin egiten. Ikastetxe bateko edo elkarren hurbileko ikastetxe batzuetako eskola eta lanbide irakaskuntzan diharduten irakasle taldeei eskaintzen zaizkie, betiere irakasle horien euskara maila antzekoa izanda. Aldi baterako langileek ere har dezakete parte ikastaro estentsiboen deialdi honetan, betiere kontratuak indarra duen bitartean.

Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak "Zubiarte euskaltegia" IPn, edo beharrezkoa bada, tokian tokiko ikastetxean edo eskualdeko ILZn emanen dira.

Talde bakoitzeko parte-hartzaileak bost izanen dira, gutxienez, eta hamabost, gehienez.

Programa egokituko zaie helduei euskara irakasteko curriculumaren mailei buruzko uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduaren 6. artikuluak ezarritako helburuei.

Taldeek astean 6 irakastordu izanen dituzte, gutxienez, asteko bi saiotan banatuta.

Ikasturteak bi ikastaldi izanen ditu: lehena, urritik otsailera; eta bigarrena, otsailetik ekainera.

2004ko irailean ikastetxeetara igorriko da ikastaro horietan parte hartzeko izen-emate inprimakia.

Urrian hasiko diren taldeek, bigarren ikastaldian ere jarraitu nahi izanez gero, horretarako eskaera egin beharko dute zehaztuko den epean.

Laugarren oinarria._Helduak euskalduntzeko ikastegi pribatuetan ematen diren ikastaroetarako bakarkako laguntzak

1._Helburua.

Laguntza hauen helburua da helduak euskalduntzeko ikastegi pribatuek ematen dituzten ikastaroak diruz laguntzea, betiere eraginpeko herri edo eskualdean eskaintza hori betetzen duen administraziopeko euskalduntze ikastegirik ez bada, non eta azken horietan onartua ez izana justifikatzen ez den.

Parte-hartzaileek eskubidea izanen dute 2004ko urritik 2005eko irailera bitarteko matrikula eta hileko gastuen zati bat ordain diezaieten.

2._Onuradunak.

Eskola eta lanbide irakaskuntzan diharduten ikastetxe publikoetako eta pribatuetako irakasleek eskatu ahal izanen dituzte diru laguntzak. Aldi baterako irakasleek ere eska ditzakete diru laguntza horiek, betiere beren kontratuak indarra duen bitartean.

3._Laguntza motak.

a) Urritik ekainera bitarteko ikasturtea: 0,65 euro egiaztatutako orduko, gehienez ere 250 euro arte. Autoikaskuntzako zentroetan matrikulatuz gero, arauz ezartzen den moduluari aplikatuko zaio laguntza. Hori hala izanik ere, ez da ikasturteko 250 euro baino gehiagokoa izanen.

b) Udako ikastaroak eta ikastaro trinkoak (2 aste eta 6 bitartekoak).

b.1) Barnetegia ez denean, gutxienez egunean 2 eskola-ordu hartuz: 0,65 euro egiaztatutako orduko, gehienez ere 90 euro.

b.2) Barnetegian, egunean gutxienez 5 eskola-ordu hartuz.

Diru laguntza: 13 euro eskola egun osoko, ostatua barne eta gehienez ere 400 euro.

Diru laguntzak bi epetan ordainduko dira, uztailean eta azaroan.

Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira ikasketa tasei eta ostatuari dagozkion fakturak eta horiekin batera bertaratze ziurtagiria, ikastetxeak emana. Ziurtagiri horretan egiaztatuko dira, horretarako emanen den eredu ofizialaren arabera, zenbat ordu egin diren eta zein maila eskuratu den.

4._Eskaerak.

Modalitate honetara bildu nahi duten irakasleek bakarka eginen dute eskaera. Horretarako eskabidea, behar bezala sinatu eta betea (deialdiko III. eranskina), Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari igorriko zaio.

Ikasturtean hartutako klaseetarako eskaerak ekainean aurkeztuko dira, eta udako ikastaroetarako eskaerak, berriz, urrian. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira edo bestela azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluak zehaztutako tokietan. Eskaerak egiteko epeak luzaezinak dira.

5._Betebeharrak.

Laguntzak jaso nahi dituzten irakasleek azterketak egin beharko dituzte, nork bere mailakoak: 3. maila edo 6. urratsa bukatu ondoren, Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa eta, prozesua bukatu ondoren, Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi zikloa edo Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketa.

II._EUSKARAZKO HIZKUNTZ HOBEKUNTZAKO IKASTAROAK

Bosgarren oinarria._Aldi baterako lan baimenarekin egiten den euskara hobetzeko ikastaro trinkoa.

1._Ikastaroaren helburua.

Ikastaroen xedea da parte hartzen duten irakasleek gramatika jakintzak eguneratzea eta testuen ekoizpena, bai ahoz bai idatziz, hobetzea.

2._Parte-hartzaileak.

Deialdi honek 16 postu dakartza. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan D ereduan euskaraz irakasten duten behin betiko destinoko irakasleei eskaintzen zaizkie.

3._Ikastaroaren egitura.

Ikastaroaren edukiak moduluetan antolatuta daude, eta bi alditan banatuta daude: 150 orduko ikastaro trinko bat, lan baimenarekin, eta 100 orduko aldi estentsibo bat, lan baimenik gabe.

Parte hartzeko eskaerak berekin dakar ikastaroaren bi aldietako jarduera guztiak egitea.

IKASTARO TRINKOA ORDUAK E D U K I A K

Testuen kalitatea: zuzentasuna 30 Gaurkotze gramatikala, Euskaltzaindiaren araugintza berria, hizkuntza gomendioak.

Testuen kalitatea: testu motak eta testua antolatzeko moduak 30 Testuen kohesioa eta koherentzia.

Kalitatezko testuak sortjea 30 Testuak sortzeko teknikak

Nafarroako euskalkiak 12 Nozio orokorrak eta oinarrizko ezaugarriak

Testuak nola zuzendu 15 Testuak zuzentzeko teknikak irakaskuntzan.

Itzulpengintza irakaskuntzari aplikatua (taldean egitekoa) 18 Itzultzeko oinarrizko teknikak, eskolan egunero erabiltzeko testuei begira.

Kontsulta baliabideak (betikoak eta teknologia berrien ingurukoak) 15 Betiko baliabideak (hiztegiak, entziklopediak) eta baliabide digitalak (CD ROM, Internet, berariazko programak).

Osotara 150

Interneten bidezko atazak 40 Internet erabili, betiere eskolako testuei begira.

Itzulpengintza irakaskuntzari aplikatua (norberak egitekoa) 18 Itzultzeko oinarrizko teknikak, eskolan egunero erabiltzeko testuei begira.

Euskalkiak 12 Material osagarriak.

Testuak zuzentzeko jarraipen saioak 30 Ikasleen lanak zuzentzeko mintegia.

Osotara 100

Egiaztaturiko orduak, osotara 250

4._Ikastaroaren antolaketa.

Lan baimenaldia 2005eko urtarrilaren 10etik 2005eko otsailaren 23ra, biak barne, izanen da. Baimenaldiko lehen eguna eta azken eguna erabiliko dira ikasgelako jarduerak ordezko irakaslearekin koordinatzeko.

Eskola Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (Uharte, Mokarte Parkea, z.g.) emanen da.

Lan baimenarekin egiten den ikastaldi trinkoko irakaskuntzako saioak goizeko 9:00etatik 14:30ak arte emanen dira, 30 minutuko atsedenaldia tartean dela.

Euskara Zerbitzuak eskola emateko aurrez ikusitako egutegia alda dezake.

Nahitaezko aldi estentsiborako aurrez ikusitako lan baimenik gabeko ikastaroei dagozkien ordutegia, antolaketa eta egutegia iraila baino lehen igorriko zaizkie hautatutako irakasleei.

5._Parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak.

5.1. Parte-hartzearen eskaerak berarekin dakar ikastaroko bi aldietarako aurrez ikusi diren jarduera guztiak egiteko konpromisoa hartzea.

5.2. Irakasle onartuek prestakuntza jardueretarako dagoen laguntza -zinez egiten dituzten kilometroak ordaintzekoa-, eska dezakete, betiere haien behin betiko destinoa edo helbidea Iruñerrikoa ez bada.

5.3. Baldintza, konpromiso eta betebehar hauek betetzen ez dituztenek ikasle izaera galduko dute eta Administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu, hala nola, espedientea ireki eta/edo sortu diren gastuen itzulketa eskatu.

5.4. Ez da inolako eskubiderik izanen eritasuna, greba edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta egiten diren hutsegiteak berreskuratzeko.

6._Eskaerak tramitatzea.

Ikastaro hauetan parte hartzeko eskaerak (IV. eranskineko eredua) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira edo, bestela, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako tokietan.

Eskaerak aurkezteko epea: foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita maiatzaren 13ra arte, bi egun horiek barne direla.

Aldi baterako lan baimenarekin egiten diren euskara hobetzeko ikastaro trinkoan parte hartzeko eskaerarekin batera (IV. eranskina), honako agiri hauek aurkeztuko dira:

_Zerbitzu orri eguneratua. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz eginen du orri hori.

_Euskararen Gaitasun Agiriaren edo agiri baliokide baten fotokopia konpultsatua.

_Hizkuntza hobetzeko jardueren ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.

7._Hautapen prozedura.

Hautapen prozedura ondorengo egintza eta datei lotuko zaie:

_Maiatzaren 31n: Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilkura, onartuen behin-behineko zerrenda prestatzeko.

_Ekainaren 1ean: behin-behineko ebazpena Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jartzea.

_Ekainaren 2an eta 3an: behin-behineko ebazpenari erreklamazioak aurkeztea.

_Ekainaren 8an: Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilkura, erreklamazioak ebazteko.

_Ekainaren 9an: behin betiko ebazpena Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jendaurrean jartzea.

8._Hautapen irizpideak.

Parte-hartzaileen kopurua eskainitako postu kopurua baino handiagoa balitz, Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordeak ikastetxe bakoitzeko bi pertsona, gehienez, aukeratuko lituzke, eta halaber, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako postuetarako % 60, gehienez, erabiliko luke, ondoko irizpideak agertzen diren hurrenkeraren arabera aplikatuz:

_Zein ikastetxetatik egiten den eskaera, han behin betiko destinoaz urte gehien daramatenak.

_Euskarazko irakaskuntzan urte gehien eman dutenak.

_EGA edo baliokidearen jabetzari dagokionez, antzinatasun handiena dutenak.

_Euskara hobetzeko jardueretan ordu gehien egiaztatu dutenak.

_Lanetik liberatutako birziklapen ikastaroetan denbora gutxien eman dutenak.

9._Itxaron zerrenda.

Parte-hartzaileen hautapena eginik, sor daitezkeen postu hutsak betetzeko itxaron zerrenda prestatuko da.

Seigarren oinarria._Euskara hobetzeko ikastaro estentsiboak.

Euskara hobetzeko ikastaro hauek lan baimenik gabekoak dira. Eskola eta lanbide irakaskuntzan diharduten ikastetxe publikoetako eta pribatuetako irakasle EGAdunei edo titulu baliokidea dutenei eskaintzen zaizkie. Aldi baterako langileek ere har dezakete parte ikastaro estentsiboen deialdi honetan, betiere kontratuak indarra duen bitartean.

Euskara hobetzeko ikastaro estentsiboak Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan emanen dira edo, beharrezkoa balitz, tokian tokiko ikastetxean.

2004/2005 ikasturterako euskara hobetzeko antolatu diren ikastaro estentsiboen zerrenda eta haietan izena emateko orria 2005eko irailean bidaliko dira ikastetxeetara.

Ikastaroen ildo orokorrak: gaurkotze gramatikala, ahozko eta idatzizko testuak sortzea eta zuzentzea, euskal hizkuntza eta literaturako curriculumak, lagunarteko erregistroak, euskalkiak eta Euskara Zerbitzuak egokitzat jotakoak.

II. ERANSKINA

Euskaera, euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoetarako

ESKATZAILEA

Deiturak: Izena:

Helbidea: Herria:

Tel.: Langile errolda zk.: Jaiotze data: ........./........./......... Posta elek.

LANPOSTUA

f Maisu-maistra f BHko irakaslea f LHko irakasle teknikoa

2003-2004 IKASTURTEAN DUEN DESTINOA

Ikastetxea: Herria:

Tel.: Hezkuntza maila Atxikipena/espezialitatea:

f Behin betikoa f Behin-behinekoa f Lan kontratudun finkoa

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain

EUSKARA MAILA

Erdietsi duen mailarik handiena: Urtea:

Euskaltegi edo ikastegia:

BIRZIKLAPEN IKASTARO TRINKORIK EGIN DA ESKOLA EMATETIK ERABAT LIBERATURIK?

Modalitatea(k): Urtea(k):

................., 2004ko ................aren .............(a)

Sinadura

Zinpeko aitorpena, Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXIV. deialdiko baldintzak onartzeko

............................................................. jaunak/andreak, .............................. zk.dun NANa duenak, aditzera ematen dut, Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXIV. deialdia ezaguturik, euskarazko birziklapen ikastaro trinkoei dagozkien baldintza eta konpromisoak onartzen ditudala. Halaber, onartzen dut Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordeak birziklapenaldia bukatzeko egokitzat jo duen epea.

...................., 2004ko ................aren ..............(a)

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Eskaera, euskarazko ikastaroak egiteko bakarkako dirulaguntzetarako

ESKATZAILEA

Deiturak: Izena:

Helbidea: Herria:

Tel.: Langile-errolda zk.: Jaiotze data: ........./........./......... Posta elek.

LANPOSTUA

f Maisu-maistra f Bigarren Hezkuntzako irakaslea f LHko irakasle teknikoa

2003-2004 IKASTURTEAN DUEN DESTINOA

Ikastetxea: Herria:

Tel.: Hezkuntza maila: Atxikipena/espezialitatea:

f Behin betikoa f Behin-behinekoa f Lan kontratudun finkoa

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain

f Aldi baterako lan-kontratuduna

ESKATU DEN MODALITATEA

f Urteko ikastaroak f Udako ikastaroak

EGIN NAHI DEN IKASTAROAREN DATUAK

Ikastegia/euskaltegia: Herria:

Ikasmaila: Astean zenbat ordu:

ASTEKO ORDUTEGIA

Astelehena: Asteartea: Asteazkena: Osteguna: Ostirala:

(e)tatik: (e)tatik: (e)tatik: (e)tatik: (e)tatik:

(e)tara: (e)tara: (e)tara: (e)tara: (e)tara:

IKASTAROAREN IRAUPENA: 2004-.....-........ 2005-........-...............

...................., 2004ko ................ren ..................(a).

Sinadura

IKASTETXEKO ZUZENDARITZAREN ADIERAZPENA

............................................jaunak/andreak, ..................................... herriko .................................. ikastetxeko zuzendari naizen honek, aditzera ematen dut eskaera honetako irakasleak goian aipatu destinoa eta administrazio egoera dituela.

IKASTETXEKO ZUZENDARIA

IV. ERANSKINA

Eskaera, euskara hobetzeko ikastaro trinkoa (aldi baterako lan baimena duena) egiteko

ESKATZAILEA

Deiturak: Izena:

Helbidea: Herria:

Tel.: Langile-errolda zk.: Jaiotze data: ........./........./......... Posta elek.

LANPOSTUA

f Maisu-maistra f Bigarren Hezkuntzako irakaslea f LHko irakasle teknikoa

2003-2004 IKASTURTEAN DUEN DESTINOA

Ikastetxea: Herria:

Tel.: Hezkuntza maila: Atxikipena/espezialitatea:

f Behin betikoa f Behin-behinekoa f Lan kontratudun finkoa

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain

1. Eskaera zein ikastetxetatik egiten den, hari atxikitako funtzionario modura zenbat urtez ari den irakasle modura

2. Zenbat urtez ari den euskaraz irakasten

3. EGA edo baliokidea zein urtetan eskuratu zen

4. Hizkuntz hobekuntzako jardueretan egiaztatutako orduak

5. Euskaraz birziklatzeko egin duzu inoiz? Zenbat?

Hizkuntza hobetzeko ikastaroa Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ), eginen da, eta honen bidez ikastaro horretan parte hartzea eskatzen dut.

Adierazten dut, halaber, ikastaro hori egiteko ezarritako baldintzak ezagutu eta onartzen ditudala.

Honela jasota gera dadin izenpetzen dut agiria.

...................................................

Eskatzailearen sinadura

Iruñean, 2004ko ....................aren ..............(a).

Iragarkiaren kodea: f0405541