II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
E D I K T U A
Iruñeko Udaleko Ingurugiro eta Osasuneko zinegotzigo delegatuak 2003ko abenduaren 18an eman ebazpena (1/ma) jakinarazi ahal izan ez denez, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatua bizi den herriko Udalaren iragarki oholean.
RCS 03-ABE-18 (1/MA)
"Ikusirik Julio Taravilla López jaunak jarritako berraztertzeko errekurtsoa, Ingurugiro eta Osasuneko zinegotzigo delegatuak 2003ko maiatzaren 13ko ebazpenaren aurkakoa, hain zuzen ere arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeagatik eginiko arau-hausteen zehapenen kontra; ikusirik ere Elikagaien eta Zoonosien Ikuskapen Zerbitzuak horri buruz emaniko txostena.
Kontuan hartuz arrazoi berririk ez dela ekarri, hain zuzen ere orain arteko irizpenak atzera botatzeko, izan ere arriskutsua izan daitekeen animalia eramaten duen orok behar-beharrezkoa du horretarako lizentzia. Honenbestez, honako hau ebatzi dut: berraztertzeko errekurtsoa ezestea."
Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.
Halaber, aditzera ematen da 40/1498rr/2002 espedientea interesatuaren eskura dagoela Ingurumen eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2), eta hantxe aztertzen ahalko duela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.
Iruñean, 2004ko otsailaren 18an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0402994