II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZIZUR NAGUSIA
Jarduketen jakinarazpena, ibilgailu abandonatuen eta haiek hiri hondakin solidoak bezala tratatzearen gaineko espedientean
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Testu Artikuludunaren 71.1.a artikuluan eta Hondakinei buruzko 10/1998 Legean xedatutakoa betetzeko, Udalak egin dituen jarduketak ezin izan zaizkienez jakinarazi ondotik aipatzen diren lagunei, saiatuta ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta ondoko zerrendako interesatuak bizi diren Udalaren ediktuen oholean:
Ibilgailuen titularrendako jakinarazpenak:
Titularra: Omar Cesáreo Muñiz González. Ibilgailua: Fiat, Regata 70. MA-1353-AT. Non aparkatua: Idoia parkea, z.g. Noiztik: 27/10/2003.
Ibilgailu hori ustez abandonaturik atzeman zenetik hilabete iragan denez, honako honen bidez errekerimendu egiten zaio, 15 egunean aipatu ibilgailua ken dezan, eta ohartarazten zaio ezen, hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko dela eta bortz milioi pezetarainoko isuna ezartzen ahalko zaiola, arau-hauste larria egin duelakoan. Halaber, aditzera ematen zaio ezen, delako ibilgailua kentzeko interesik ez badu, bakarrik libratuko dela erantzukizun administratibotik, baldin eta hondakinak kudeatzeko baimena duen bati edo Udal honi lagatzen badio. Azken kasu horretan Udaltzaingo honen egoitzara agertu behar du, aipatu epearen barnean, behar diren tramiteak formalizatzera.
Zizur Nagusian, 2004ko otsailaren 16an._Alkatea, Luis Mª Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L0402810