II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik
Uharteko Udalak, 2004ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Urbizkaingo industrialde berriko birzatiketa proiektua", Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areaceak eta Comansa, S.A. enpresak sustatua, espedientean behar bezala eginbideturik jasotzen den testuaren arabera.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Uharten, 2004ko apirilaren 7an._Alkatea, José Iriguibel López.
Iragarkiaren kodea: L0405708