49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio Maikel Maerchan Mendes salatuari, azken helbide ezaguna Ezkabazabal plaza 9, 2.a A baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik Udaltzaingoko Burutzak irekitako 1186/03 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 03/11/25 egunean, 13:30ak aldera, NA-5786-AV ibilgailuari salaketa egin zitzaion, minusbaliatuendako toki erreserbatuan aparkatzeagatik, Iturriko karrikan (Osasun Etxea); 13/91,2 Errege Dekretuaren 1992 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da.

Maikel Maerchan Mendes interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Burlatako Ezkabazabal plaza 9, 2.a A baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, minusbaliatuendako leku erreserbatuan aparkatzea osotara debekaturik dago eta, gainera, talde horri aparkatzeko arazoak sorrarazten dizkio.

Bertzalde, haren bizilekua Osasun Etxetik 500 metrora dagoenez, nonbait hor, ez du zertan hartara bere ibilgailuan joanik; horrenbertzez,

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, 2004ko otsailaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0403790