II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
B U R L A T A
Ebazpen proposamenaren jakinarazpena
30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio Juan Urbano Lorente salatuari, azken helbide ezaguna Canalejo Doktorea, 1, 2.a baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 1428/1992 Errege Dekretua) hausteagatik Udaltzaingoko Burutzak irekitako 1276/03 zehapen espedientearen ildoan.
Frogatutzat jotzen den egitatea: 03/11/30 egunean, 18:00ak aldera, M-2335-LS ibilgailuari salaketa egin zitzaion, San Frantzisko eta Faustino Garralda karriken artean toki debekatuan _marra horiaren gainean_ aparkatzeagatik; 1428/03 Errege Dekretuaren 91. artikuluaren arabera arau-hauste larria da.
Juan Urbano Lorente interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Iruñeko Canalejo Doktorea, 1, 2.a baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, karriken arteko gurutzagunean aparkatzea, marra horiaz seinalaturik egonik eta bidearen bertze erabiltzaileei ikuspegia murrizten zaienean, osotara debekatutzat jotzen du Trafikoari eta Bide Segeurtasunari buruzko Legeak.
Bertzalde, salaketa egin zuen udaltzainak berretsi ditu egitateak eta adierazi ibilgailua gutienez ere ordu betez egon zela toki hartan; horrenbertzez,
Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.
Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.
Burlatan, 2004ko otsailaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0403789