II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
Alemanes P.P.ko 11. lurzatian kirol instalazioak eraiki eta kudeatzeko proiektuen lehiaketa publikoaren adjudikazioa eta lurzatiaren kontzesio administratiborako deialdia
Iruñeko Udalak, bi mila eta lauko martxoaren hemezortzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-MAR-18 (14/CU).
"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Kontratazio Mahaiaren 2004ko martxoaren 8ko aktarekin bat, ondokoa erabaki da:
1. Onestea Unión Deportivo-Cultural Chantrea elkarteak aurkeztu duen proiektua, Alemanes Plan Partzialeko (U.I.V-Chantrea) birzatiketa proiektuaren ondoriozko 11. lurzatian kirol instalazioak egin eta kudeatzeko proiektuen lehiaketa publikoan.
2. Lizitaziorako dei egitea, aurreko puntuan aipatzen den lurzatiaren kontzesio administratiboa adjudikatzeko, eta onestea, baita ere, lurraren erabilera pribatiborako kontzesio administratiboa emateko lehiaketa arautzen duten oinarri tekniko eta administratiboen plegua, Iruñeko Alemanes Plan Partzialeko birzatiketa proiektuaren ondoriozko 11. lurzatian kirol instalazioak egin eta kudeatzeko xedez.
3. Espedientea jendaurrean jartzea 30 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
4. Jendaurreko epea amaitzen denean, kontzesioa hartzeko interesa dutenek beren proposamenak aurkeztu beharko dituzte Udalaren Erregistro Orokorrean, hamabost eguneko epean, jendaurrekoa amaitu eta hurrengo egunetik hasita."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2004ko martxoaren 24an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0404956