49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

690/2004 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko indusketa-lanetako kapataz izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 22ko 690/2004 Ebazpenaren bidez, Jesús García Gazólaz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, indusketa-lanetako kapatazaren lanetan aritzeko, eta 31248 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikirik dago. Lantokia Iruñean du.

Deialdia 2003ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Iruñean, 2004ko martxoaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0405506