49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURCHANTE

Murchanteko Udal Planeko aldaketa puntuala Camino de Cascante sektorean. Hasierako onespenerako proposamena eta testu bategina

Gogorarazi da 2004ko otsailaren 26ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zela, aho batez, Udalaren eta Promociones Mepro-Navarra, S.L.ren arteko hirigintza hitzarmena, lurzoru urbanizagarriko Camino de Cascante sektoreari eta atxikiak dituen sistema orokorrei buruzkoa, eta konpromisoa hartu zela Murchanten indarra duen Udal Planeko aldaketa onespenerako tramitatzeko.

Jarraian, hartutako konpromisoaren arabera, bilkurakideei aurkeztu zaie Murchanteko Udal Planeko aldaketa puntualaren testu bategina, Camino de Cascante sektoreari dagokiona. Bilkuran dauden guztiek haren berri izanik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen (2002ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 27koa) IV. kapituluko 23, 24, 25 eta 26. artikuluekin bat, hasiera batean onetsi da, aho batez eta, beraz, gehiengo osoarekin, aski eta sobera baita, eta honako hau esanda, hitzez hitz:

1. Hasiera batean onestea Murchanteko Udal Planeko aldaketa puntualaren testu bategina, Camino de Cascante sektoreari dagokiona.

2. Hasierako onespena jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horretan aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak egin daitezen.

3. Halaber Diario de Navarra eta Diario de Nocicias egunkarietan eta iragarki oholean argitaratzea, eta sustatzaileei eta konpentsazio batzordeari jakinaraztea.

Azkenik, 2003ko abuztuaren 28an ofizioz abiarazi zen prozedura iraungitzat jotzea eta artxibatzea, haren bitartez berrikusi eta deuseztatu egin behar baitziren atxikipen agiria, urbanizazio eta birzatiketa proiektuak eta hirigintza hitzarmena.

Eta aipatu espedientea baztertzeko eskatzea Nafarroako Kontseiluari.

Sinatzen dut, Murchanten, 2004ko martxoaren 4an._Alkate udalburua, Jesús Aguado Simón.

Iragarkiaren kodea: L0403902