49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aurrekontua eta plantilla hasiera batez onetsirik

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2004ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, aho batez, hasiera batez onetsi zituen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean harekin bat datozenetan xedatutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

2/1995 Foru Legearen 276.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsita geldituko dira aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa, argitalpena ezertan ukatu gabe.

Corellan, 2004ko martxoaren 16an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0404577