II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
I R I B A R R I
2004ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita
Udalak, 2004ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, 2004ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran.
Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek epe horretan aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Iribarrin, 2004ko otsailaren 20an._Alkatea, Javier Piérola García.
Iragarkiaren kodea: L0402960