II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
L E D E A
Aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik
2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia argitara eman zen 2004ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 30ean, eta jendaurrean egon beharreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, indarra duen legeriari jarraituz, behin betikoz onetsitzat hartzen dira aipatutako aldaketak.
Ledean, 2004ko martxoaren 29an._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L0405312