II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
UHARTE-ARAKIL
2004. urteko zerga-tasak
Uharte-Arakilgo Udalak, 2004ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, 2004ko zerga-tasa eta tasa hauek onetsi zituen:
_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,60.
_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,35.
_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 3,5.
_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 7/1996 Foru Legean ezarritako tasak, eta 1,2ko ponderazio indizea ezartzea.
_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Uharte-Arakilgo populazio eskubidedunarentzat aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko tasak ezartzen dira.
Uraren tasa: Etxebizitzako kontsumoa: 0,22 euro/m3. Gutxieneko kuota: 4,62 euro.
Industriako kontsumoa: 0,40 euro/m3.
Hartuneak: Etxebizitzetarako: 225 euro, pezeta.
Industriarako: 290 euro.
_Auzolana: urtean bi auzolan (30 euro bakoitzeko).
_Lurzorua okupatzeko tasak: dagokion ordenantzan ezarritakoak.
6/1990 eta 2/1995 Foru Legeetan ezarritakoarekin bat, erabaki hori eta dagokion espedientea Udalaren bulegoetan egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa dutenek azter ditzaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin; behin betiko onetsitzat joko da haren aurkako alegaziorik aurkezten ez bada.
Uharte-Arakilen, bi mila eta lauko otsailaren hogeita seian. Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L0403953