49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2004 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, María Jesús Ezcurra Ibarrola andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko FEOGA-Bermearen Ordainketak Burutzeko Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._María Jesús Ezcurra Ibarrola andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko FEOGA-Bermearen Ordainketak Burutzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2004ko apirilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2004ko martxoaren 29an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0405498