II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
I G U Z K I T Z A
2003ko kontuak
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Iguzkitzako Barrutiko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2004ko martxoaren 2an egin bilkuran adostasun txostena eman diela Iguzkitzako Barrutiko Udalaren 2003. urteko aurrekontuko likidazioaren kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Iguzkitzako Barrutian, 2004ko martxoaren 3an._Alkatea, Salvador Garín Zabala.
Iragarkiaren kodea: L0403937