49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTE-ARAKIL

2004ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Uharte-Arakilgo Udalak, 2004ko otsailaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2004ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea udal idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Uharte-Arakilen, 2004ko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0403957