II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
CASCANTE
2004ko aurrekontua hasiera batez onetsita
Cascanteko Udalak, 2004ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontuaren espedientea.
Espediente hori ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 202. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Cascanten, 2004ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.
Iragarkiaren kodea: L0404004