II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
RIBAFORADA
2004ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Ribaforadako Udalak, 2004ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita plantilla organikoa ere. Jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.ean ezarritakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Ribaforadan, bi mila eta lauko martxoaren hamaikan. Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.
Iragarkiaren kodea: L0404165