49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39/2004 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Berta Erroz Urdániz andrea, Nekaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko FEOGA-Bermearen Ordainketak Burutzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Berta Erroz Urdániz andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko FEOGA-Bermearen Ordainketak Burutzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2004ko apirilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2004ko martxoaren 29an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0405501