49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Tuterako Udalaren zerbitzu kontratua, 2004. urteko Santa Ana festetako ikuskizun publikoak kontratatzeko

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko apirilaren 2an egin bilkuran, 2004. urteko Santa Ana festetako ikuskizun publikoak kontratatzeko zerbitzuen kontratazioari buruzko espedientea onetsi zuen. Oinarrizko aurrekontua edo lizitazio prezioa, gehienez, 109.950,64 eurokoa izanen da (ehun eta bederatzi mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita lau zentimo).

Prozedura: lehiaketa irekia eta tramitazio arrunta.

Behin-behineko bermea: 2.199 euro (bi mila ehun eta laurogeita hemeretzi euro).

Gauzatzeko epea: 2004ko uztailaren 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 30a.

Eskaintzak edo proposamenak non eta noiz aurkeztu: Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 18:00ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Administrazio klausula partikularren plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Tuteran, 2004ko apirilaren 2an._Festetako zinegotzia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0405403