49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Lehiaketa publikoa, autobusen geltoki zaharrean autoendako 30 aparkalekuren erabilera eskubideak adjudikatzeko

Tuterako Udalak, 2004ko martxoaren 17an egin osoko bilkura berezian, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, erabaki zuen aparkalekuak adjudikatzeko prozedura berrirako deia egitea eta baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoen plegua aldatzea. Hartara, erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea autobus geltoki zaharrreko 30 aparkalekuetako bakoitzaren erabilera eskubideak adjudikatzeko.

Eskaintzak aurkezteko epea: bi hilabete, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkeztu edo bidaliko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, baldintzen pleguko ereduari jarraituz, eta Tuterako Udaleko alkate udalburuari zuzendua.

Baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoen plegua: Herriko Etxeko 4. solairuan (Hirigintza), bulego orduetan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko martxoaren 23an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0405400