II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
T U T E R A
Lehiaketa, parke berria urbanizatzeko lanen exekuzio proiektua prestatzeko eta zuzendaritza lanak burutzeko, HAPOko AA-7 eremuan, Díaz Bravo kalearen (Mancho zubia) eta Merindades etorbidearen artean
Tuterako Udalak, 2004ko martxoaren 17an egin osoko bilkura berezian, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, erabaki zuen laguntza kontratuaren espedientea eta klausula administratibo partikularren plegua onestea, hain zuzen ere "Parke berriaren urbanizazioa, HAPOko AA-7 eremuan, Díaz Bravo kalearen (Mancho zubia) eta Merindades etorbidearen artean" izeneko lanen exekuzio proiektuaren prestaketa eta zuzendaritza lanak adjudikatzeko, lehiaketa bidez eta prozedura irekia eta tramitazio arrunta erabiliz.
Lanen kostua, guztira, industri mozkina, BEZa, eta proiektuaren eta obra zuzendaritzaren lansariak barne: 2.360.000,00 euro.
Oinarrizko aurrekontua edo lizitazio prezioa, gehienez ere: 140.000,00 euro.
Behin-behineko bermea: 2.800,00 euro.
Proposamenak aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gutunazalak aurkeztu edo igorriko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, eta orobat, lehiaketan parte hartzeko eskabidea ere aurkeztuko da, Tuterako Udalari zuzendua.
Klausula administratibo partikularren plegua: Herriko Etxeko 4. solairuan (Hirigintza), bulego orduetan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).
Proiektua prestatzeko epea: sei hilabete.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2004ko martxoaren 23an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0405397