49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ABAIGAR

Larreak eta artegia errentan

Abaigarko Udaleko herritarren batzarrak, 2004ko otsailaren 16an egin bilkuran, Abaigarko larreak eta artegia errentan ematea erabaki du, 8 urtetarako eman ere, 2004ko uztailaren 1etik 2012ko ekainaren 30a bitarte.

Hasierako prezioa: 3.853,5 euro urtean.

Ahozko posturen bidezko enkantea eginen da 2004ko maiatzaren 19an, 13:00etan, Abaigarko Udalaren bilkura aretoan.

Abaigarren, bi mila eta lauko martxoaren hogeita bian. Alkatea, Jesús Guinea Crespo.

Iragarkiaren kodea: L0404899