I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
95/2004 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, María Teresa Herrero Suescun andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. María Teresa Herrero Suescun andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2004ko martxoaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2004ko martxoaren 25ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0405415