49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ETXARRI-ARANATZ

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herriko Etxeko bulegoetan jendeaurrean egonen dela, ondotik aipatzen den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten. Alegazioak aurkezteko epea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost lanegunekoa.

Eskatzailea: Cerámica Utzubar, S.A. Jarduera: ehotze biltegia. Tokia: Utzubar industrialdean (Etxarri-Aranatz).

Etxarri-Aranatzen, 2004ko martxoaren 3an._Alkate udalburua, J. B. Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: l0404117