49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A L T S A S U

2003ko lan eskaintza

Gobernu Batzordeak, 2004ko martxoaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.g) artikuluak Alkatetzari ematen dio lan eskaintza publikoa _osoko bilkurak onetsi aurrekontuarekin eta plantillarekin bat_ onesteko ahalmena; orobat, langileak hautatzeko probetako oinarriak onestekoa. Guztiarekin ere, Gobernu Batzordearen esku utz dezakeen materia da, eta horixe egin da, egin ere, otsailaren 25ean 16/2004 Alkatetzaren ebazpenaren bidez.

Udalbatzak, 2003ko apirilaren 9an eginiko osoko bilkuran, 2003ko plantilla organikoa onetsi zuen. Plantilla horretan zenbait plaza hutsik agertzen dira; horien artean, Altsasun Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat agertzen da.

Hori guztia ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du, bertaratu guztiak ados jarrita:

Lehena._2003 urteko lan eskaintza publikoa onestea; hor sartzen da Altsasun Udaltzaingoko kabo izateko lanpostua.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dadin".

Altsasun, 2004ko martxoaren 22an. Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0404831