I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.4. Ebazpenak
325/2004 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, egiaztapen metrologikorako laborategi laguntzaile baten gaikuntza ematen diona Jofemar, S.A. enpresaren laborategiari.
Ikusirik Jofemar, S.A. enpresak idazki bat aurkeztu duela eta bertan eskatzen duela egiaztapen metrologikorako laborategi laguntzaile baten gaikuntza ofiziala. Kontrol metrologikokorako 13-I-002 erregistroa du, eta honako helbide hau: Martzillako errepidea, 2. Km, 31350 Azkoien (Nafarroa).
Ikusirik 7040185 txostena, Cetenasa, Centros Tecnológicos de Navarra, S.A.k emana.
Kontuan harturik Metrologiari buruzko martxoaren 18ko 3/1985 Legea eta Estatuko Administrazioaren Kontrol Metrologikoa ezartzen duen irailaren 11ko 1617/1985 Errege Dekretua.
Kontuan harturik abuztuaren 1eko 1774/1985 Errege Dekretua, Foru Komunitateari, besteak beste, pisaketaren eta neurketen arloan Industria eta Energia Ministerioak egiten zituen zerbitzu eta eginkizunak transferitu zizkiona.
Kontuan harturik Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak ekainaren 10ean emandako 128/1999 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean kontrol metrologikoa antolatzen duena.
Entitate horrek aurrean aipatutako arauetan eskatzen diren agiriak aurkeztu ditu.
Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
Lehena._Egiaztapen metrologikorako laborategi laguntzailearen gaikuntza ofiziala ematea Jofemar, S.A. enpresari.
Bigarrena._Laborategi horri esleitutako hasierako egiaztapenaren marka honako hau da:
Zirkuluaz kanpoko bi zenbakiak, XX ikurrez emanak, aldagarriak dira eta hasierako egiaztapena egiten den urtearen bukaerako bi digituei dagozkie.
Hirugarrena_Laborategi horri esleitutako prezintoek, hasierako egiaztapenaren frogak gainditutakoan erabiliko baitira, honako inskripzio hauek izanen dituzte:
Aurrealdea Atzealdea Erdialdea
XX ikurrez emandako bi zenbakiak aldagarriak dira eta hasierako egiaztapena egiten den urtearen bukaerako bi digituei dagozkie.
Laugarrena._Gaikuntza honen edukia eta irismena honako baldintza hauen pean egonen dira:
1. Eskumenak: Jofemar S.A enpresaren egiaztapen metrologikorako laborategi laguntzaile ofizialki baimenduak zilegi du B motako josteta-makinen OPT-1 modeloko kontagailuen hasierako egiaztapena egitea.
2. Laborategiaren kokalekua. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Jofemar, S.A., entitatearen egiaztapen metrologikorako laborategi laguntzailearen helbidea hau da: Martzillako errepidea, 2. Km, 31350 Azkoien (Nafarroa).
3. Laborategiaren instalazioak. Laborategiaren instalazioak Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak ezarritako baldintza teknikoen araberakoak dira.
4. Kalibrazioak eta metodoak: Zuzendaritza Nagusi honek laborategi horrek duen tresneriaren zerrenda bat du. Tresnak legezkoak dira eta kalibraziorako behar bezala kreditatu eta baimendutako laborategi batean kalibratu beharko dira urtero.
Tresnerian aldaketa edo moldaketarik egiten bada, berehala jakinaraziko zaio Zuzendaritza Nagusi honi, baimena eman dezan. Hasierako egiaztapeneko entseguak laborategiaren instalazioetan eginen dira.
5. Laborategiburua. Laborategiburuak eta buruordeak, eginkizun horietarako izendatuak, legeria indardunaren arabera arituko dira beren eginbeharretan eta esku izanen dute hasierako egiaztapenaren markak eta prezintoak jartzeko; horrez gain, beren gain izanen dute markak eta prezintoak arauz kontra erabiliak ez izateko behar bezala babestearen erantzukina.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen hau Jofemar, S.A. enpresari (Martzillako errepidea, 2. km., 31350 -Azkoien), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, Estatuko Aldizkari Ofizialari eta Zientzia eta Teknologia Ministerioaren Espainiako Metrologia Zentroari (Alfar karrika, 2, Tres Cantos, 28760 -Madril) jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta lauko martxoaren hamazazpian._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.
Iragarkiaren kodea: F0404878