49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BUÑUEL

Administrari laguntzailea izendatzeko proposamena

(Oinarriak 2003ko abenduaren 1ean argitaratu ziren, 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean).

Buñuelgo Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak izendapen proposamena egin duenez, argitara ematen da deialdiko 7.1 oinarrian ezarritakoa betez.

"Epaimahaiak 2004ko martxoaren 30ean, eguerdiko ordu bi eta erdietan, Buñuelgo Herriko Etxean egindako bilkuran, abenduaren 1eko 152/2003 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiko 7.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki da alkate udalburuari Jesús Javier Sebastián Ciria jaunaren aldeko izendapen proposamena egitea, Buñuelgo Udaleko administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia: 60,21 puntu. Epaimahaia."

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Buñuelen, 2004ko martxoaren 31n._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0405536