49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

Z A N G O Z A

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapen proposamena

Zangozako Udaleko obra lantalderako zerbitzu anitzetako bi enplegatu lan-araubide finkoan hartzeko oposizioko probak baloratzeko izendatutako epaimahaiak izendapen proposamena egin du Angel María Mendive Jáuregui eta Fermín Iso Belzuz jaunen alde, puntu gehien lortu duten izangaiak baitira.

Izendapen proposamena jakinarazi eta hurrengo 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritako agiriak aurkeztu beharko dituzte Udaleko sarrera erregistroan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zangozan, 2004ko martxoaren 25ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0405238