II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Erregelamendu organikoa hasiera batez onetsita
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2004ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen Erregelamendu organikoa, aho batez onetsi ere.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak bere idazketa berrian ezarritakoari jarraituz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Corellan, 2004ko martxoaren 16an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.
Iragarkiaren kodea: L0404575