II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARRAITZ-ORKIN
Ordenantza hasiera batean onetsirik
Kontzejuak, 2004ko otsailaren 20an egindako batzarrean, hasiera batez onetsi baitzuen Arraitz-Orkingo Kontzejuko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza, jendaurrean jartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta hogeita hamar egunez, denbora horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko aukera izan dezaten.
Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Arraitz-Orkinen, 2004ko martxoaren 6an._Kontzejuko burua, Pedro Larrainzar.
Iragarkiaren kodea: L0404050