49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ACEDO

Ordenantza hasiera batean onetsirik

Acedoko Kontzejuak, 2004ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuko herrilurren aprobetxamenduari buruzko ordenantzako 7. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragan eta ez bada alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Acedon, 2004ko martxoaren 10ean._Kontzejuko burua, José Luis Gambra Soto.

Iragarkiaren kodea: L0403998