49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hartua, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren estatutu organiko eta funtzionamendukoa aldatzen duena.

2003ko maiatzaren 6an, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, Nafarroako Kontseiluaren irizpenari kasu eginez, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren estatutu organiko eta funtzionamendukoa onetsi zuen.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, 2003ko abenduaren 4ko bilkuran, bere estatutu organiko eta funtzionamendukoa aldatzeko proiektua onetsi zuen. Onetsi zuen, bestetik, haiek Nafarroako Kontseiluari bidaltzea, horrek bere irizpena eman dezan, hala agintzen baitu martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 16.1.f) artikuluak (abenduaren 10eko 25/2001 Foru Legearen erredakzioan).

2004ko otsailaren 10ean ailegatu zen Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren erregistrora Nafarroako Kontseiluak emandako aldeko irizpena, 2004ko otsailaren 2an emana. Bertan bi zuzenketa proposatzen dira lege-teknikari dagokionez.

Aurrekoa ikusirik, eta uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearen 26.1.p) artikuluak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, 2004ko otsailaren 19an egindako bilkuran,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Kontseiluak aldeko irizpena izanik, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren estatutu organiko eta funtzionamendukoaren aldaketa onestea. Testua eranskinean ageri dena da:

2. Erabakiaren berri ematea Nafarroako Gobernuari behar diren ondorioak izan ditzan, eta behar direnak xedatzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Iruñean, 2004ko otsailaren 19an._Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.

E R A N S K I N A

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren estatutu organiko eta funtzionamendukoaren aldaketa

7 bis artikulu berria erantsi da, honela dioena:

"Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearen 24.1 artikuluaren a) eta b) letretan aipatzen diren arrazoiek direla-eta kontseiluko buruak eta kideek kargua uzten badute, beren eginkizunak betetzen segituko dute harik eta, foru lege horrexen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat, berriak izendatu eta eta haien kargu-hartzea egiten den arte.

58. artikuluaren oraingo izenburua aldatu da eta haren ordez hau jarri: "Aurrekontuaren exekuzioa". 2. eta 3. atalak aldatu dira. Orain honela diote:

"2._Onarturiko eginbeharren berri emanen zaio, ahalik lasterren, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, honek pagamendua agindu eta egin dezan.

3._Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko buruak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari ordain-aginduak emateko eskatzen ahal dio, legeak aurreikusitako kasuetan justifikatzeko. Eska dezake, halaber, obligazioak atenditzearren dirubilketako aurreratuak ematea, beharrezkoa denean.

Justifikatu beharreko aurreratuak Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren izeneko kontu korronteetan sartuko dira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak bakarkako baimena eman ondorenean".

Ezabatu da orain arteko 59. artikulua eta aldatu zaie zenbakia 60., 61. eta 62. artikuluei, hemendik aurrera, hurrenez hurren, 59., 60. eta 61. artikuluak baitira.

AZKEN XEDAPENA

Lehenbizikoa._Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organikoaren eta Funtzionamenduaren aldaketa honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: F0403857