49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Bahituriko ondasunen balorazioaren jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, foru lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Derrigorrezko Dirubilketaren Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 4-1.a) ager daitezen, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie, epe hori betetzen denean agertu ez badira ere, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Iruñean, 2004ko martxoaren 30ean._Nahitaezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

DEITUTAKO INTERESATUAK

Izena: Santiago Alba Quiñones jauna.

I.F.Z./I.F.K.: 15.813.686J.

Helbidea: Noain, Cuenca kalea, 2-4. ezkerra.

Espedienteak: 5800/CMM, 10532/CMM eta 13206/CMM.

Jakinarazten den egintza: premiamendu prozedura administratiboa. Bahitutako ondasunen balorazioaren jakinarazpena eta kontraesanezko balorazio tramitatearen hasiera. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 128.3. artikulua.

Zeren gisa deitzen den: zordun gisa.

Iragarkiaren kodea: F0405233