49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Prozedura Bereziak. Bahitura-probidentziaren jakinarazpena.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Prozedura Berezien Atalaren bulegoetara (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 4-1.a) ager daitezen, zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintzak jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Helegiteak aurkezteko epea: jakinarazpena egintzat eman eta biharamunetik, interesatuak hilabetea dauka bidezko helegiteak jartzeko.

Iruñean, bi mila eta lauko martxoaren hogeita lauan._Prozedura Berezien Ataleko burua, Ana Ollo Baquedano.

DEITUTAKO INTERESATUAK

Izena: Aerovento, S.A.

I.F.Z./I.F.K.: A31581663.

Helbidea: Iturrama kalea, 13, 2. bulegoa.

Espedientea: 39129/MO.

Zenbatekoa: 173.509,95 euro.

Jakinarazten den egintza: premiamendu prozedura administratiboa. Bahitura-probidentzia. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua arautzen duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuko 99. artikulua. Nola dei egiten zaion: zordun gisa.

Iragarkiaren kodea: F0404870