I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten den Barne zuzendari nagusiaren ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa:
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
Iruñean, 2004ko apirilaren 5ean._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.
E R A N S K I N A
Espedientea: 139/2003. Zehapen ebazpena.
Jakinarazten den egintza: 204/2004 Ebazpena, otsailaren 18koa, Barne zuzendari nagusiarena.
Erruduntzat jotakoa: Bar Jocar.
Herria: Atarrabia.
Titularra: Luis Lima Alvarez jauna.
Hautsitako araua: Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikulua.
Zehapena: 602 euro.
Iragarkiaren kodea: F0405504