49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten den prozedura sumarioaren hasieraren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoa:

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea interesatuen eskura izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2), oso-osorik aztertu eta alegazioak eta egoki iruditzen zaizkien frogabideak aurkez ditzaten, hamar egun balioduneko epean.

Iruñean, bi mila eta lauko martxoaren hemezortzian._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

E R A N S K I N A

Espedientea: 153/2003. Prozedura sumarioa.

Jakinarazten den egintza: Prozedura sumarioaren hasiera.

Erruduntzat joa: Rafael Acha Gabarre eta Antonio Callau Zubiarráin.

Herria: Tutera.

Hautsitako araua: Jokoetarako Aretoei buruzko Erregelamenduko 14. artikulua.

Iragarkiaren kodea: F0404812