49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

461/2004 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Los Arcosko Sociedad Cooperativa Cerealista Odrón elkarteari "ernalkuntza autogamoko zereal hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin betikoz ematen diona.

Ikusirik Los Arcosko Sociedad Cooperativa Cerealista Odrón elkartearen eskaera, non adierazten baitu ernalkuntza autogamoko zereal hazien ekoizle-ugaltzaile izateko eman zitzaion behin-behineko tituluaren lau urteko indarraldia bukatu dela eta, horrenbestez, titulua behin betiko izatea eskatzen duela.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan xedaturikoarekin bat,

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2003ko uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Los Arcosko Sociedad Cooperativa Cerealista Odrón elkarteari "ernalkuntza autogamoko zereal hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin betikoz ematea. Entitate horren identifikazio fiskalerako kodea hauxe da: F-31175755.

Aurreko atalean aipatzen den kontzesioak behartzen du jarduera hori gobernatzen duten lege eta erregelamenduak betetzera, bai eta 1986ko uztailaren 1eko Aginduak onetsi zuen Mintegiko Zereal Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoan eskatzen direnak ere.

2. Eskatzaileak ekoizle titulua lortzeko aurkezturiko eskaeran proposaturiko planak bete beharko ditu kontzesioa izateko.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Los Arcosko Sociedad Cooperativa Cerealista Odrón elkarteari eta Landareen Ekoizpenaren Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hogeita hiruan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0403231