49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

107/2004 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2002/2003 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du 2002/2003 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Bereziak horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak atera dituzten hiru ikasleei ematea. Aipatu proba horietako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2002/2003 ikasturteari dagokion Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Berezia ikasle hauei ematea:

Aitor Villafranca Velasco (I.F.Z. 78.747.467 K), Tuterako Benjamín de Tudela B.H.I.koa.

Javier Munárriz Arrieta (I.F.Z. 72.809.631 A), Iruñeko El Redín ikastetxekoa.

Fernando González Zalba (I.F.Z. 72.810.484 M), Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxekoa.

2. Aipatu ikasleei sari horren egiaztagiria eman diezaietela agintzea eta aukera ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen duen Batxilergoko Sari Nazionalean parte hartzeko.

3. Agintzea ikasleen ikasketa espedientean ager dadila 2002/2003 ikasturteari dagokion Sari Berezia lortu dutela.

4. Ikasle saritu bakoitzari 450 euro ordaintzeko agindua ematea, 2004ko gastuen aurrekontuko "Erdi mailako irakaskuntzarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002-41150-4800-425100 kontusailaren kargura.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Hezkuntza Hedapenaren Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, ikasle sarituek ikasi duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hogeita lauan._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0403653