49. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

29/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emailearen 2004. urteko aurrekontua onetsi eta, ekitaldi bererako, ordainarazpenen zerga tasa batzuk aldatzen dituena.

Ikusirik, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak aurkeztu duen 2004. urteko aurrekontua, dirusarreretan, gastuetan bezala, 6.369.690,76 eurokoa dela, eta Kontseilu Arau-emaileak berak eginiko eskaera, landaketen, babesturiko produktuen eta zigiluen gaineko ordainarazpenen zerga tasak aldatzeari buruzkoa, % 2koa, % 3koa eta kostuaren halako 3 izan daitezen, hurrenez hurren.

Ikusirik, halaber, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuaren adostasun txostena.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak bere 163. artikuluan, hori aldatzen duen martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeko xedapen iragankorrean, eta "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Erregelamenduaren 46.2 artikuluan xedatutakoarekin, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak 2004. urterako aurkeztu duen aurrekontua onestea. Aurrekontu hori dirusarreretan, gastuetan bezala, 6.369.690,76 eurokoa da.

Aurrekontu hori onesteak ez dakarkio Departamentu honi inolako konpromisorik bertan ezartzen diren dirulaguntzei dagokienez.

2. 2004ko aurrekontu ekitaldian zehar, landaketen, babesturiko produktuen eta kontraetiketa edo zigiluen salmentaren gaineko ordainarazpenen zerga tasak aldatzeari buruzkoa, % 2koa, % 3koa eta kostuaren halako 3 izanen dira, hurrenez hurren.

3. Foru Agindu hau igortzea "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitateko Deituren Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren hogeita hiruan._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0403531