I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
255/2004 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 87/2002).
Ikusirik Nafarroako "Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioa (espediente zenbakia: 87/2002).
Gertakariak:
1. Departamentu honetan 2004ko martxoaren 11n sartu da Nafarroako "Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioa, eremu funtzionalari dagokiona, batzorde paritarioak 2004ko otsailaren 26an izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 87/2002).
2. Espediente hau izapidatzean bete beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.
2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.
3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.
Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako "Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak" sektorerako (kodea: 3108235) lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruz batzorde paritarioak 2004ko otsailaren 26an hartutako akordioa erregistratzea,. Departamentu honetan dagokion erregistroan, non gordailaturik gelditzen baitira haren testua eta dokumentazioa. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2004ko martxoaren 17an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.
ACTA DE LA COMISION PARITARIA DEL CONVENIO DE EMPRESAS Y ENTIDADES GESTORAS DE SERVICIOS Y EQUIPAMIENTOS DEPORTIVOS PROPIEDAD DE OTRAS ENTIDADES PUBLICAS Y/O PRIVADAS DE NAVARRA
Siendo las 10,30 horas del día 26 de febrero de 2004, se reúne en el Tribunal Laboral de Navarra la Comisión Paritaria del Convenio Colectivo de empresas y entidades gestoras de servicios y equipamientos deportivos propiedad de otras entidades públicas y/o privadas de Navarra (Gestión Deportiva) integrada por las siguientes personas y representaciones:
Por la Asociación de empresas gestoras de servicios y equipamientos deportivos (AGEDENA): Don Víctor Sanz, y don José Vicente Ona.
Actuando como asesor: Marta Hernández.
Por Unión General de Trabajadores (U.G.T.): Don Luis Hernández y doña Serafina Alonso.
Se somete a debate de la Comisión Paritaria la interpretación del ámbito funcional de aplicación del convenio de gestión deportiva.
Ambas partes acuerdan por unanimidad de los asistentes que como quiera que existe un Convenio Colectivo de Limpieza de edificios y locales de Navarra y un Convenio Colectivo de Hostelería de Navarra, quedan excluidos del ámbito de aplicación del Convenio de gestión deportiva, los trabajadores de limpieza en instalaciones o equipamientos deportivos y los trabajadores de hostelería en instalaciones o equipamientos deportivos cuando la empresa o entidad gestora del servicio o equipamiento deportivo preste exclusivamente la actividad de limpieza en la instalación y/o la actividad de hostelería en la instalación.
Y para que así conste se levante la presente acta en el lugar y fecha indicados en el encabezamiento._Firmas ilegibles.
Iragarkiaren kodea: F0404689